Larunbata: Autobusa Cosgayaraino.
Cosgayatik irtengo gara Deva ibaian gora, eskuinaldetik eta Santo Toribio Liebanara doan bide lebaniarretik Espinamaraino. BRIZ aterpetxearen ondotik igaroko gara. Nahi dutenek hemen geratu ahal izango dute. Honeraino 8 km eginak izango ditugu. Bidea jarrai dezakegu eta Pido herria zeharkatuz Fuente De-raino iritsi, 5 km aurrerago. Hemen, Espinamara joateko autobusa hartuko dugu eta bertan, BRIZ aterpetxean, emango dugu gaua. Espinaman supermerkatuan erosteko aukera dago, aterpetxeko jabeena baita.
Igandea: Fuente De-rako autobusa.
Teleferikoaren geltokitik “Tornos de Liordes”-etara irtengo gara. Igoera zorrotz honek, Vega de Liordes-era eramango gaitu. Belardi lauan ibili ondoren, “Collada de las Nieves”-era igoko gara, eta handik oso hurbil, Padiernako tontorrera (2228 m). San Luis kanaletik hasiko gara jaisten, Teleferikoaren “Estación Superior”-erantz. Pixka bat lehenago, nahi duenak “Jenduda”-ko kanaletik jaitsi ahal izango du. Jaitsiera gogorra da eta harri solteak ditu. Amaieran, pasabide bat du, eta han jarritako soka finkoa erabiliko dugu. Jaitsiera hori ez da arriskutsua, baina kontuz ibili behar da harri solteekin, eta kanaletik irten arte aldapa handia dela kontuan hartu behar da. Kanaletik irten ondoren, bidezidorretik jarraituko dugu Teleferikoaren “Estacion Inferior”-eraino.
Distantzia: 14 km.
Desnibela: +1320 m.
Denbora: 5 ordu 30 m.