08/01/2022 1ª ETAPA: ENDARLATSA – IBARDIN – BERA

 EZAUGARRIAK
DISTANTZIA: 13,6 km.
DESNIBELA: + 934 m. / – 914 m.
DENBORA: 5 or. 30´- 5 or. 45

Ordutegiak – Los horarios del bus:
– Etxalarko Bentak 7’15 h
– Cerillas 7’30 h
– Hondarribia 7’40 h
– Gurutze Gorria 7’45 h
– Bixera 8’00 h

Busaren prezioa – Precio del bus:

– Bazkideak eta Abunatuak: 15 € Socios y Abonados: 15 €

– Besteak 18 € El resto: 18 €

“Bortziri Itzuliko” lehenengo etapa hau Endarlatsan hasiko dugu (19 m), Zentral zaharraren ondoan, eta goraka doan xendra bat hartuko dugu, xendra ez oso zehatzean eta arroka artean. Gainera, sute bat gertatu berri da, eta adarrek-eta bertigotik babesten zuten lekuetan, desagertu egin da babes hori. Horrela, 70 metro inguruko altuerara iritsiko gara, Bera eta Biriatuk muga egiten duten lekura. Handik, 1. mugarrira jaitsi, eta ondoz ondoko mugarrien bila igo behar da.
Igoera hori oso gogorra da; izan ere, malda izateaz gain, ez dago biderik, eta harri solte asko dago lurrean 2. mugarriraino. Beraz, aukera hori leku zailetan ibiltzen ondo ohituta dagoen jendeari gomendatzen diogu.
Gainerakoentzat, Antzuzelaitik beste aukera bat. Hura ere gogorra da, baina bide batetik igotzen da, eta, lasai hartuta, 350 metroko desnibela eta 1,6 km egingo ditugu, Alkozpeko lepora (375 m) igotzeko, han elkartzen da-eta beste aukerarekin; han dago 4. mugarria. Handik, gailurreria osoa zeharkatuko dugu, Zigorriaga (543 m) eta Manttale (573 m) tontorretatik igaroz, azken hori etapako punturik garaiena.
Ibardin aldera jaisten hasiko gara, eta Benta Gorriren parean, Bera eta Urruñaren arteko mugako 13. mugarrian, eta bigarren etapan segituko ditugun mugak utzita, Berarantz joko dugu.
Benta Gorriren atzealdeko xendra hartuko dugu, Okalarrera joateko (339 m). Lartxin mendiaren ezkerraldea inguratzen duen xendra batetik Errandonera iritsiko gara (borda eta atseden-eremua).
Bidegurutzean, Larhun aldera doan bidea hartuko dugu Landagañeta leporaino (363 m), eta han, eskuinetara jo eta, hasieran, pistatik jaitsiko gara, eta, gero, xendra batetik, Antxunen bordaraino. 170 metro aurrerago, eskuinetara utziko dugu Gorostiagarako bidea, eta, hantxe bertan, langa bat pasatuko dugu eta Altzatelarre mendira (310 m) igoko gara. Mendi horretatik, Bera herriaren ikuspegi panoramikoa gozatu ahal izango dugu.
Ibilbidearen azken zatian gaude, eta Baroja familiaren Itzea Etxera (XVII. mendea) iritsiko gara. Altzatetik jaitsiko gara Toki Ona Institutoraino (40 m), eta aparkalekuan amaituko dugu etapa.

CARACTERÍSTICAS
DISTANCIA: 13,6 km.
DESNIVEL: + 934 m. / – 914 m.
TIEMPO: 5 h. 30´- 5h. 45´

Comenzamos esta primera etapa de “Bortziri Itzulia” en Endarlatsa (19 m) junto a la antigua Central, y tomamos una senda ascendente entre sendero no muy definido y rocas donde debido al reciente incendio hay zonas que el ramaje que protegía de posible vértigo ha desaparecido; llegamos a una altura de unos 70 metros donde hace la divisoria entre Bera y Biriatu. Se baja al mugarri Nº1 y se sube en busca de los sucesivos mugarris.
Esta subida es muy dura puesto que a la pendiente se suma que no existe camino y el terreno es de muchísimas piedras sueltas hasta el mugarri nº 2, por lo que esta opción la recomendamos a gente bien acostumbrada a caminar en zonas difíciles.

Para el resto la otra opción desde Antzuzelai, que aunque dura se sube por un sendero que tomándolo con calma realizamos los 350 metros de desnivel y 1,6 km. que necesitamos para llegar a la confluencia con la otra alternativa situada en Alkozpeko lepoa (375 m), donde está situado el mugarri nº 4. Desde aquí seguimos todo el cordal pasando por las cimas de Zigorriaga (543 m) y Manttale (573 m), punto más alto de la etapa.
Comenzamos la bajada hacia Ibardin y a la altura de la Venta Gorria, mugarri nº 13 límite de Bera con Urruña dejamos las mugas que continuaremos en la segunda etapa y nos dirigimos hacia Bera.
Tomamos un sendero por la parte trasera de la Venta Gorria que nos lleva a Okalarre (339 m). Por un sendero que bordea la parte izquierda del monte Lartxin llegamos a Errandonea (borda y area recreativa), bifurcación de pistas, tomamos la que lleva dirección a Larhun hasta Landagañeta lepoa (363 m), giramos a la derecha y bajamos en principio por pista y después por sendero hasta Antxunen Borda. 170 metros más adelante dejamos a la derecha el camino a Gorostiaga y justo en ese punto pasamos una langa y subimos al monte Altzatelarre (310 m) donde podemos disfrutar de una panorámica del pueblo de Bera.
Estamos en el último tramo del recorrido y llegamos a la Casa Itzea de la familia Baroja (siglo XVII) y bajamos por Altzate hasta Toki Ona Institutoa (40 m) y en el parking finalizamos la etapa.