Matxin Berrobiren ibilbidea jarraituz, etapa honetan, beste santutegi batetik igaroko gara, Armentiako San Prudentzio, garai batean Gasteiz inguruan zegoena baina gaur egun hiriarekin bat eginda dagoena azken urbanizazioen ondorioz.
Ibilbideak, lehenengo zatian, igoera gogor bat du Zaldiarango tontorrera, eta, gero, etengabe jaitsiz doa Gasteizko mendietatik lautadara, Eskibelerako igoera txikia izan ezik. Armentian gaudelarik, etaparen gainerakoa laua da, bukatu arte; lehendabizi, industrialdeen artean, eta, ondoren, lursail artean. Horrela, bada, N-1, trenbidea eta Zadorra gurutzatu ondoren, Trespuentes herrian utziko gaitu bertako erromatar zubi ikusgarriaren ondoan.