EZAUGARRIAK
DISTANTZIA : 17,4 km.
DESNIBELA : + 948 m. / -713 m.
DENBORA : 6 h. :30´
Etapa Illarrazun (170) hasten da, Gi-2135 Tolosatik Lekunberrira errepidearen, eta, garai batean, Arbitrio eta Mikeleteen etxearen ondoan.
Araxes ibaiaren gaineko zubia zeharkatu eta Añi bidea hartu, Añi trikuharria dagoen gailurreraino (640), Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugatik jaitsi eta Zarate lepora (478) iritsiko gara.
Bi probintzien arteko muga trukatzen duen bideari jarraitu, gure eskuinean Batxillarko Gaina (731) eta Urreagako Haitzak (784) tontor harritsuak utzi eta Urdileko lepora (718) iritsi.
Puntu honetan ezkerretara nafarroako Azkarate herria dugu eta gure parean mugak markatzen jarraitzen duen Balerdiko mendi tontor ikaragarri eta oso zaila dena, gu errespetu osoz sartuko gara Gipuzkoako barnealdera Amezketako gune eta basarrien bila.
12,8 km egin ditugu, gaur egun Amezketara doan Gr 121 bidetik. Puntu horretan, GR hori utzi eta «Zazpiturriko Uraren Bidea» seinaleztatutako bide bat hartuko dugu. Bide horrek Amezketako hainbat baserritatik garamatza, eta Txindoki mendi ikusgarriaren azpitik igaro ondoren Larraitzera (400) iritsi eta etapari amaiera eman.