Hurrengo Irailak 18 an, (ilabeteraren gure hirugarren osteguna), dugu ERROMES proiektoaren 6 garren etapa.
Ganuzatik Galbarrera. Nafarroako bi herri txiki eta xarmantak, lokiz mendizerraren barrenean kokatuak. Bien arteko tartea beteko du gure hurrengo asteko txangoak.
Ganuzatik (590 m), irten eta Lokiz gaineko baseliza lehen eta gero Sardegi mendi tontorra, (956) m), ikutuko ditugu.
Orain altuerarik galdu gabe, barneratuko gera mendizerraren «lautadan», baso eta oihan gainetik paseo eder eta zoragarrian, «Raso de Viloria», (1.045 m), deritzan paraje ingurura heldu arte..
Hemendik aurrera berdin jarraituko dugu, ibilera goxo batean, Biloria herri gainean dagoen San Anton baseliza inguruetan , (713 m), geldialditxo bat egin arte.
Bukatzeko 2.3 km eskaxak ditugu, Galbarrara ailegatzeko. Etapa goxo eta ikusgarria.
Irteera, ohi bezela, goizeko 7 reta,n «Irungo «bixeran» eta bazkaria Erromes guztien Gidari eta eredu den Felixek hautatutako ondoko herri txiki baten jatetxean,