19/01/2023 Beteranoak CAMBIO DE FECHA

La etapa comienza en el km. 20,5 de la carretera Na-4150 que une Hernani con Goizueta.

4 – Na-4150 km. 20,5 –  BENTA BERRI

 CARACTERÍSTICAS                                      Opción corta

 DISTANCIA :           15,9 km.                           14,2 km.                                                   

 DESNIVEL   :       + 600 m. / -655 m.             +400 m. / -450 m.

 TIEMPO       :           5 h. 30´          

La etapa comienza en el km. 20,5 de la carretera Na-4150 que une Hernani con Goizueta.

Caminando 250 metros por ella, se toma una pista que en corto espacio nos lleva al túnel y al puente de Urraide sobre el río  Añarbe.

Este punto hace de cola del pantano y es el que alimenta el Pantano de Añarbe con aguas que proceden del antiguo pantano de Artikutza.

El embalse de Añarbe, ocupa una extensión de 201 ha. en terrenos que pertenecen a Oiartzun y a Errenteria por el lado gipuzkoano y Goizueta y Arano por el navarro. Suministra agua a Donosti, Hernani, Lasarte, Errenteria, Pasaia, Lezo, Astigarraga, Usurbil, Oiartzun y Urnieta.

Caminamos 8,6 km. bordeando el pantano, por la muga gipuzkoana por  pista en su mayoría llana con algún pequeño desnivel; la muga sigue hasta la cabecera del pantano, pero al llegar a ella nos encontramos con una puerta infranqueable que no permite el paso a las instalaciones.

Motivo este, por el cual llegado el momento adecuado dejamos la pista y nos introducimos en el monte por un sendero prácticamente perdido por un bonito y transitable hayedo que nos lleva a la cima de Bekoelkieta (345), un poco más adelante nos encontramos con la Pr Gi 1003 (Vuelta a Urdaburu) y cuatrocientos metros después tomamos la Pr Gi 1001 (Bosques de Ugaldetxo) que no la dejaremos casi hasta el final de etapa.

Estos recorridos son parte de los recorridos homologados por Oarsoaldea Turismo.  En todo este trayecto caminamos por un largo cordal con pequeñas subidas y bajadas y rodeados de un precioso hayedo, pasando por varias pequeñas cimas, Untzuetako gaina (396), Gorostegi tontorra (360), Notizitxar tontorra (372), Oberango tontorra (412), Saratsagako gaina (406) y tras una larga bajada, dejamos la Pr Gi 1001, giramos a la izquierda pasando junto al caserío Argorri que estando donde está pertenece al termino municipal de Errenteria.

Cruzamos el río Urumea y entramos en terrenos de Arano, salimos a la carretera y llegamos al barrio de Benta Berri donde finaliza la etapa.

4 – Na-4150 20,5 km –  BENTA BERRI

 EZAUGARRIAK                                                Aukera motza

 DISTANTZIA :          15,9 km                               14,2 km.                                           

 DESNIBELA   :      + 600 m / -655 m                 + 400 m. / – 450 m.

 DENBORA       :         5 h 30´          

Etapa Hernani eta Goizueta lotzen dituen NA-4150 errepideko 20,5 km-tik abiatzen da.

Errepidean 250 egin ostean, pista bat hartuko dugu. Hortik, tunelera eta Urraideko zubira iritsiko gara, Añarbe errekaren gainean.

Puntu hori da, hain zuzen, urtegiaren atzealdea, hau da, bertatik elikatzen da Añarbeko urtegia, Artikutzako urtegi zaharretik datozen urekin.

Añarbeko urtegiak 201 ha-ko azalera du, lau udalerriren artean banatuta: Oiartzun eta Errenteria Gipuzkoako lurretan eta Goizueta eta Arano Nafarroa partean. Urez hornitzen ditu Donostia, Hernani, Lasarte, Errenteria, Pasaia, Lezo, Astigarraga, Usurbil, Oiartzun eta Urnieta.

8,6 kilometroko bidea egingo dugu urtegiaren inguruan, muga gainean, pista oro har lau batean barrena, nahiz eta baden goraguneren bat edo beste. Mugak presaraino eramango gaitu baina, bertara iristean, ate itxi bat aurkituko dugu, eta horrek instalazioetara sartzea galaraziko digu.

Hori dela eta, pista atzean utzi eta zidor erdi galdu batean barrena abiatuko gara, ibiltzeko egoera onean dagoen pagadi bat zeharkatuta, harik eta Bekoelkieta (345) gailurrera iritsi artea. Aurreraxeago, PR Gi 1003 (Urdaburuko itzulia) aurkituko dugu eta, laurehun metro aurrerago, PR Gi 1001 bidea (Ugaldetxoko basoak). Azken horretan jarraituko dugu ia etaparen amaierara arte.

Ibilbide horiek biak Oarsoaldea Turismo erakundeak homologatutakoak dira.  Bide guztian zehar gailurreria batean zehar ibiliko gara, gora eta behera, eta beti pagadi eder baten erdian, eta tontortxo batzuetatik pasatuko gara: Untzuetako gaina (396), Gorostegi tontorra (360), Notizitxar tontorra (372), Oberango tontorra (412), Saratsagako gaina (406) eta, aldapa behera luze baten ondoren, PR Gi 1001 bidea utziko dugu ezkerrera eginda, eta Algorri baserriaren ondotik igaroko gara. Dagoen lekuan egonda ere, Errenteriako udalerrikoa da.

Urumea ibaia zeharkatu eta Aranoko lurretan sartuko gara, errepidera irtengo gara eta Benta Berri auzora iritsiko gara, hots, etaparen amaierara.

Ordutegiak – Los horarios del bus:

  • Etxalarko Bentak 6’45 h
  • Cerillas 7’00 h
  • Hondarribia 7’10 h
  • Anaka 7’15 h
  • Gurutze Gorria 7’20 h
  • Bixera 7’30 h
  • Bentas 7’35 h

Busaren prezioa – Precio del bus: 

  • Bazkideak eta Abunatuak: 17 € / Socios y Abonados: 17 €
  • Besteak 20 €  / El resto: 20 €

Bazkaria – Comida:

Baieztatu gabe. Inguruko Jatetxea

Sin confirmar. Restaurante del entorno.