- ETAPA: Saigots – Sorogain aterpetxea
Hirugarren etapak, altuera handiagoan luzatzen denak, Esteribarreko Saigots kontzejua eta Sorogain aterpetxea uztartzen ditu. Ez da oso altuera handian egiten, gutxi gorabehera 1.100 metro iristen dira La Salve gainean eta Tiratun mendiko mazeletan barrena, baina ibilbidearen zati handi batean 800 metrotik gora ibiliko gara.
Saigostik (Esteribar) abiatuta, berehala zeharkatuko dugu Arga ibaia era Larrabeltz mendiko mazeletan gora egingo dugu Erroko gainetik gertu Donejakue Bidearekin bat egiteko. Donejakue Bidea aprobetxaturik, altueran gora egiten duen aurkintzetan barrena ibiliko gara, Soroeta, Ezkutabil, Erdiko Hegi, Elordi… La Salve gaineraino, Tiratun mendi lepora iritsi baino lehen.
Puntu horretan ipar-ekialdera eramango gaitu Bide Aundi bideak Tiratun mendiko mazelak eta izen bereko erreka inguratzeko, pagadi batean barrena, eta ez dugu bide hori utziko Sorogaingo errepidera iritsi arte, aterpetxetik oso gertu.