20 / 06 / 2019 Beteranoak

La etapa de hoy cruza la sierra de Badaia de sur a norte y se puede dividir en dos partes.

Distancia total: 14.77 km
Elevación máx: 898 m
Elevación min: 494 m
Total ascenso: 740 m
Descenso total: -619 m


Hora de salida:
Hondarribia:6:40
Cruz roja:6:50
Bixera:7:00
Ventas:7:05

Distancia total: 14.77 km
Elevación máx: 898 m
Elevación min: 494 m
Total ascenso: 740 m
Descenso total: -619 m

13ª ETAPA: TRESPUENTES APERREGI

La etapa de hoy cruza la sierra de Badaia de sur a norte y se puede dividir en dos partes.

La primera, entre Trespuentes y Hueto Arriba, recorre hacia el norte y entre tierras de labranza, la llanura situada en el flanco este de la sierra de Badaia. Mientras que la segunda parte es la que atraviesa propiamente la sierra: se eleva hasta la cima de Olazar, recorre la toda la cresta norte de Badaia en dirección oeste, y desde la Cruz de Ganalto pierde rápidamente altura hasta el pueblo de Aperregi, situado justamente en su base.

Comenzaremos en Trespuentes (500) junto a la iglesia, pasando sobre ella por una calle en dirección NW, hasta la primera pista que sale a mano derecha. Esta pasa por unas últimas casas y tomando en un próximo cruce a mano izquierda, pasa junto a un pabellón. Ya entre campos de labranza, en aproximadamente un kilómetro, se nos une por la derecha una pista que proviene del pueblo de Mendoza. Seguiremos llaneando por esta pista, sin hacer caso a los caminos que suben a mano izquierda hacia la sierra. Tras otro kilómetro, la pista principal hace un quiebro a derecha e izquierda, enfilando una larga recta hasta el pueblo de Hueto Abajo, que queda a mano derecha y pasaremos junto a sus últimas casas. Una pista que mantiene nuestra misma dirección (norte) nos llevará en breve a Hueto Arriba (540).

Junto a la iglesia, saldremos por la pista que llanea en dirección este, para en breve tomar la primera pista a mano izquierda. Inmediatamente pasaremos junto a la ermita de Santiago y segiremos manteniendo la dirección en los sucesivos cruces, hasta que nuestra pista gira 90º a la derecha. En este cruce, abandonamos la pista y comienza ya la subida, internamos en el encinar por el camino ascendente de la derecha. Seguiremos siempre por lo más ascendente y no tardaremos en situarnos en una loma que lleva hasta la cima de Olazar. Durante la subida predomina la encina o boj y algún que otro pequeño claro con tierra descarnada. Hacia 800 metros de altura comienza a disminuir la pendiente y nos situamos en la imponente cresta norte de Badaia, mientras que los pasillos de hierba se hacen cada vez más numerosos. Un último repecho nos llevará a la despejada cima de Olazar (882), coronada con un vértice geodésico.

De aquí en adelante se trata de seguir siempre el corte o cresta norte, donde podremos disfrutar de espléndidas vistas. En muy breve coronaremos la cota W de Olazar, de menor altura (881) pero que tiene el buzón. Y desde aquí, por una empinada pendiente de hierba descenderemos al cercano collado (818), un puerto atravesado por una pista que proviene de Hueto Arriba y permitiría descender a los pueblos de Aperregi o Domaikia. Nosotros cruzaremos dicha pista y afrontaremos un repecho, bien por la cresta o bien por otra pista que sube más suavemente por la izquierda, que antes o después se nos unirá. Superado el repecho, el terreno se vuelve prácticamente llano. Así, por amplias campas salpicadas de boj, pudiendo elegir seguir la cresta o las rodadas, llegaremos en aproximadamente 2 kms a la cima de Ganalto (898), que desaparecida su antigua cruz, la actual se colocó en 2003.

Desde Ganalto seguimos de nuevo por la cresta. No hace falta llegar hasta el collado o puerto por el que una pista desciende a Aperregi. A mitad de camino, a 850 metros de altura, poco antes de una cota, tomaremos un sendero de ganado, que flanquea por la cara norte, y se situa en una empinada cresta que cae al norte desde dicha cota. En zigzags y por terreno herboso, la fuerte pendiente va amainando poco a poco. Hacia 730 metros de altura, hay que atravesar un poco hacia la derecha una franja rocosa, para retomar la bajada herbosa. En muy breve caemos a la pista que baja desde el mencionado portillo. Y por esta pista llegaremos en pocos minutos al pueblo de Aperregi (625), final de esta hermosa travesía de aproximadamente 5 horas.

  1. ETAPA: TRESPONDEAPERREGI

Gaurko etapak Badaia mendilerroa zeharkatzen du, hegoaldetik iparralderantz, eta bi zatitan bana daiteke.

Lehenengoa Tresponde eta Otogoien artekoa da, eta, iparralderantz, laborantza lurretan barrena, Badaia mendilerroaren ekialdeko ordokian barrena darama. Bigarrenak, berriz, mendilerroa bera zeharkatzen du: Olatzar gainean gora, Badaia mendilerroko ipar gandor osoan barrena darama, mendebalderantz, eta, Ganaltoko gurutzetik behera, azkar, haren oineraino, Aperregi izeneko herriraino.

Tresponden (500 m) jarriko gara abian, elizaren ondoan, haren gainetik ipar-mendebalderantz daraman kale batean barrena, eskuineko alderako lehenengo pistaraino. Azken etxeen artetik pasatu eta handik gertu dagoen bidegurutzean ezkerrera egin, eta pabiloi baten ondotik pasatuko gara. Laborantza lurretan barrena, kilometro batera gutxi gorabehera, Mendoza izeneko herritik datorren pista bat ikusiko dugu eskuinetara. Pista horretatik segituko dugu, bide lau batean aurrera, ezkerretara mendilerrorantz daramaten bideei kasu egin gabe. Beste kilometro bat egin, eta pista nagusia eskuin-ezker okertuko da, Otobarren izeneko herriraino daraman zuzen luze baterantz. Pistaren eskuineko aldean dago Otobarren, eta azken etxeen ondotik pasatuko gara. Gure noranzko berean (iparralderantz) doan pista batek, berehala, Otogoienera eramango gaitu (540 m).

Elizaren ondoan, ekialderantz abiatzen den pista laua hartuko dugu, eta, laster, ezkerretara ematen duen lehenengo pista. Berehala, Santiago ermitaren ondotik pasatuko gara. Hurrengo bidegurutzeetan, norabide berean jarraituko dugu, harik eta gure pistak 90 º eskuinera egiten duen arte. Orduan, pistatik irten, eta maldan gora hasiko gara, eskuineko gorako bidetik artadian sartuta. Biderik aldapatsuenetik segituko dugu beti, eta, luze gabe, Olatzar gaineraino daraman bizkar batean egongo gara: igoeran, artea eta ezpela dira nagusi, baina bada lur gorriko soilgune txikiren bat ere. 800 metro inguruko altitudean, malda arintzen hasiko da, eta Badaia mendilerroko ipar gandor itzelean kokatuko gara, non belarrezko pasilloak gero eta ugariagoak diren. Azken aldapak Olatzar gain zabalera eramango gaitu (882 m), erpin geodesikoraino.

Handik aurrera, ipar gandorrari jarraitu behar zaio beti: bistak sekulakoak dira, gainera. Berehala, Olatzarreko mendebaldeko kotaraino iritsiko gara: baxuagoa da (881 m), baina bertan dago postontzia. Handik, belarrezko aldapa malkar batean behera, gertu dagoen mendi lepo batera jaitsiko gara (818 m). Otogoiendik datorren eta Aperregira eta Domaikiara jaisteko erabil daitekeen pista batek zeharkatzen du lepo hori, baina guk gurutzatu egingo dugu pista, eta aldapa bat igotzeari ekingo diogu, dela gandorretik, dela ezkerretik igotzen den eta lehenago edo geroago gureganaino iritsiko den pista arinago batetik. Aldapa igotakoan, lurra laua da ia, eta, tarteka ezpela duten zelai zabaletan barrena, gandorrean aurrera edo gurpil arrastoei jarraikiz, bi kilometroren buruan gutxi gorabehera, Ganalto gainera iritsiko gara (898 m): gurutze zaharra desagertu egin da, eta 2003an jarri zuten egungoa.

Ganaltotik, gandorrean aurrera segituko dugu berriro ere. Ez da beharrezkoa Aperregira jaisteko pista dagoen mendi lepo edo mendateraino jaistea. Aitzitik, bide erdia egindakoan, 850 metroko altitudean, gain batera iritsi baino lehentxeago, ganaduarentzako bidezidor bat hartuko dugu, iparraldeko aldetik doana eta gain horretatik iparralderantz jaisten den gandor malkar batean dagoena. Sigi-saga, lur belartsuetan barrena, malkar hori arintzen doa pixkana-pixkana, eta, 730 metroko altitudean gutxi gorabehera, harkaitz zerrenda bat zeharkatuko dugu pixka bat eskuinetara, aldapen behera belarretatik segitzeko. Berehala, aipatutako mendatetik behera jaisten den pistara iritsiko gara, eta, pista horretan aurrera, minutu gutxiren buruan, Aperregira (625 m): hasi eta bost ordura gutxi gorabehera, ibilaldi eder hau bukatuko dugu.