Hurrengo ostegun, Abenduak 20 an dugu gure zortzigarren Erromes bidearen txangoa.
Kodes Baselizatik Bujanda herrixka txikiraino. 14,8 Kilometroko Ibilera, batazbesteko 860 metroko altuera metutua gainditzeko. Lehen partean dugu lanik gogorrena. Santutegitik Ioar mendi-kaxkora igoten. Poliki hartuko dugu eginbeharra eta bazterren xarmantasunaz gozatuz, ikuskizun zorigarrien jabe eginez abiatuko gera.
Ioartik jaisten hasiko gera, Kodes mendizerrari agur esanez, atzean uzten ditugularik Grudo tontorra, Peña Humada, eta Uxanuriko Lepoa.
Orain bai jaitsiera areagotu egiten da lautadan murgilduz poliki-poliki. Berealaxe gaude Genevillan eta hemendik aurrera bidea leundu egiten da, lau kilometro t´erdietan, Bujandan sartu arte.
Irteera Beti bezela goizeko 7 retan Irungo Bixeran eta bazkaria Maeztu herrian, IZKI Jatetxean.