23 / 01 / 2020 Beteranoak Etapa 2 Olabe-Saigots

Desde Olabe -siguiendo el viejo camino de Lurzei recuperado en auzolan por vecinos del pueblo- se alcanza la pista-cordal que, dejando a la derecha la cima del Aliseto

La salida: 

  • 6’20 h.  Cerillas
  • 6’40 h.  Hondarribia
  • 6’45 h.  Gurutze Gorria
  • 7’00 h.  Bixera
  • 7’15 h.  Etxalarko Bentak

Los montañeros de Bentas y Aritzeta tendrán que venir a Irun.

Comida en el Rte. Gau Txori de Zubiri coste del menú 18 €

2º ETAPA: Olabe – Lurzei Bidea – Er. San Salvador – Saigots
La segunda etapa une las localidades de Olabe (Oláibar) y Saigots (Esteribar). El recorrido se ha trazado teniendo en cuenta los caminos más cortos y al mismo tiempo, más discretos. No tienen por qué coincidir con el verdadero itinerario de los fugados, pero son el trazado más probable.
Iniciamos el camino con la travesía de Olabe para salir por la zona más elevada del pueblo y tomar el camino de Lurzei. Este nos comunica, en cómodo ascenso con la loma que más allá de Aliseto, separa los valles de Anue y Esteribar. Se alternan en las laderas los pinares de repoblación, robledales y hayedos.
Destaca un largo tramo en el que recorremos una pista ancha, de piso ligeramente ondulado, sencilla por su altitud, con la única dificultad de la acumulación de agua en algunas zonas del camino. En algunos tramos puede presentar barro, e incluso, en un pequeño trecho está embalsada la pista entera. No obstante existen alternativas en forma de senderos paralelos que con pequeños desvíos.
Después de alcanzar la ermita de San Salvador descenderemos a la derecha por el camino de Inbuluzketa y retomamos pronto la dirección norte para llegar a las cercanías de Leranotz por una pista que remonta hacia el pueblo. En sus cercanías hemos de optar por una de las dos variantes. Según la opción que elijamos visitaremos una u otra localidad: Leranotz o Usetxi. En las dos se produjeron sangrientos sucesos relacionados con la fuga. Sirva como referencia el hecho de que la variante de Usetxi es dos kilómetros más larga y alcanza mayor altitud.

CIENTOS DE APRESADOS, DECENAS DE FUSILADOS

Haciendo un ejercicio de imaginación que rompa la barrera del tiempo, podemos estimar que esta etapa que enlaza Olabe y Saigots fue recorrida por muchos fugados a partir de la segunda o tercera jornada de su escapada. Hasta el 26 de mayo no remitieron las lluvias, lo que unido a la precaria alimentación y a los meses que llevaban encerrados en pésimas condiciones.
Pero nada como las certeras palabras de un testigo que describe el aspecto de catorce fugados y capturados cerca de Ostiz: <>
Esteban Arriola (1920-2016), juez de paz de Olabe hasta su fallecimiento, relata el paso por el puente de Olaiz de numerosos capturados que son agrupados en la venta. Algunos son devueltos al fuerte pero otros quedan retenidos allí. Al día siguiente (jueves 26, festividad de la Ascensión) son fusilados junto al antiguo camino a Sorauren. <>, dirá un testigo presencial, y así lo confirmarán los técnicos de Aranzadi cuando la fosa sea descubierta en enero del 2016.
En febrero del 2018 se exhuma el cuerpo de otro fugado también en Olabe, pero al otro lado de la carretera NA-121.
A menos de cinco kilómetros hacia el norte, entre Ostiz y Burutain, Martín Laguardia, ocho años en 1938, presenció un fusilamiento junto al puente de Arleta. Él recuerda un grupo de unos doce que habrían sido capturados en grupos más pequeños y encerrados en la escuela de Burutain. Gracias a su certero testimonio, los restos de seis asesinados serán exhumados en abril de 2017.
Muy cerca de Leranotz (44 habitantes) se encuentra el paraje de Txustain al que llega Alejandro Gómez (segoviano de 44 años). El propietario del campo de cultivo donde se esconde lo avista, vuelve a su casa a por una escopeta y lo mata allí mismo. El vecino vivió atormentado desde ese desgraciado instante y murió en el plazo de un año.
En Usetxi, en casa del alcalde, se les da de comer a unos capturados que serán fusilados en el paraje cercano de Patsaranzokoeta. Casi ochenta años después, un testigo será capaz de señalar con precisión el lugar donde fueron enterrados y sus restos se recuperarán en 2016. También recuerda a otro fusilado en Oiezki (por donde transcurre la variante de Usetxi del GR 225), pero en este caso no es posible identificar el lugar concreto. Sí recuerda que desde el lateral del camino donde fue enterrado el anónimo fugado se divisaba el pueblo de Eugi (el pantano no existía en aquella época).
Señalar por último y por su extrema cercanía con el recorrido de nuestro GR 225, una fosa que contendría los restos de dos fugados a las afueras de Leranotz, en el viejo camino hacia Saigots. Joaquín Lusarreta, vecino del pueblo, señaló el lugar meses antes de fallecer con 79 años de edad.
A pesar de todas las calamidades que les depara la huida, los más aguerridos, los que aún confían en sus menguadas fuerzas, descartan entregarse y perseverarán en su intento. Entre ellos, los tres (quizá cuatro, como se apuntará en la última etapa) que sabemos que llegaron a atravesar la muga con Francia.

ETAPA: Olabe – Lurzei Bidea – San Salbador er. – Saigots

Olabe (Olaibar) eta Saigots (Esteribar) herriak elkartzen ditu bigarren etapak. Bide laburrenak eta, era berean, zentzuzkoenak, aintzat hartuta marratu da ibilbidea. Ez du zertan bat etorri behar ihes egindakoen egiazko ibilbidearekin, baina izan zitekeen ibilbidea da.

Olabeko zeharbidean hasiko dugu bidea herriko eremu gorenetik atera eta Lurzeiko bidea hartzeko. Bide horrek, eroso gorantz eginez, Alisetotik harantzago dagoen eta Anue eta Esteribar haranak bereizten dituen muinoarekin elkartuko gaitu.

Bada zati bat mendi bide zabal batetik egingo duguna, zorua ondulatu samarra du, baina egiteko erraza duen garaieragatik, bideko zati batzuetan pilatuta dagoen ura baita zailtasun bakarra. Zati batzuetan lohia egon daiteke, eta tarte txiki batean urak hartua dago mendi bide osoa. Nolanahi ere, badira beste aukera batzuk, pixka bat desbideratuta bidexka batzuk baitoaz paraleloan.

San Salbador ermitara iritsitakoan, eskuinaldera jaitsiko gara Inbuluzketako bidetik eta berehala hartuko dugu iparraldeko norabidea Leranotz aldera iristeko, herrirantz igotzen den mendi bide batetik. Haren inguruetan dauden bi aukeretako bat hautatu behar dugu. Aukeratzen dugunaren arabera, herri batera ala bestera iritsiko gara: Leranotz edo Usetxi. Bietan gertakizun odoltsuak izan ziren ihesarekin loturik. Erreferentzia gisa balio dezala Usetxiko saihesbideak bi kilometro luzeagoa eta garaiera handiagoa izateak.

EHUNKA ATXILOTU, HAMARKA FUSILATU

Denboraren hesia hautsiko duen irudimen lana eginez, pentsa dezakegu Olabe eta Saigots lotzen dituen ibilbide hau egingo zutela ihes egindako askok beren ihesaldiaren bigarren edo hirugarren egunetik aurrera. Maiatzaren 26 bitarte ez zuen atertu, eta horri erantsi behar zaio gaizki elikatuak zeudela eta hainbat hilabete zeramatzatela espetxean oso baldintza txarretan.

Ihes egin ondoren Ostiztik gertu atxilotu zituzten hamalau iheslariren itxura deskribatzen duen lekuko baten hitzak baino erakusgarriagorik ez dago: <<Penagarria zen atxilotu gizajoak ikustea. Goseak hilak, arropa guztiak txikituak eta hainbat eguneko bizarra, primitibo basati batzuk ematen zuten, oihanaren korapiloan abandonatuak. Aurpegietan eta keinuetan ikusten zitzaien pozik zeudela atxilotu izanagatik. Mendian noraezean ibiltze hark, non zeuden ere jakin gabe, goseak eta moralki suntsituak, kirioak hautsi zizkien erabat kikilduak utzi arte>>

Esteban Arriolak (1920-2016), Olabeko bake epailea izan zena hil zen arte, kontatzen du atxilotutako asko nola igaro ziren Olaizko zubitik eta bentan nola bildu zituzten. Batzuk gotorlekura eraman zituzten berriro, baina beste batzuk hantxe utzi zituzten. Hurrengo egunean (osteguna 26, Igokunde eguna) fusilatu egin zituzten Soraureneko bide zaharraren ondoan. <<Oso gazteak ziren>>, esan zuen ikusi zituen lekuko batek, eta halaxe baieztatu zuten Aranzadiko teknikariek 2016ko urtarrilean hobia aurkitu zutenean.

2018ko otsailean atera zen lurpetik ihes egindako beste baten gorpua Olaben, baina NA-121 errepidearen beste aldean.

Iparralderantz, bost kilometro baino gutxiagora, Ostiz eta Burutain artean, Martin Laguardiak, 1938an zortzi urte zituela, fusilatze bat ikusi zuen Arleta zubitik hurbil. Gogoan dauka hamabi bat lagun zirela, talde txikiagoetan atxilotu zituztenak eta Burutaingo eskolan sartu zituztenak. Haren testigantza zuzenari esker, hildako sei lagunen gorpuzkinak atera zituzten 2017ko apirilean.

Leranotzetik oso hurbil (44 biztanle) dago Txustain parajea eta haraino iritsi zen Alejandro Gómez (44 urteko segoviarra). Ezkutatu zen soroaren jabeak ikusi egin zuen, etxera joan zen eskopetaren bila eta hantxe bertan hil zuen. Herritar hura oinazetua bizi izan zen zorigaiztoko une harengatik eta urtebeteko epean hil zen.

Usetxin, alkatearen etxean, jaten eman zieten aldameneko Patsaranzokoeta eremuan fusilatu zituzten atxilotu batzuei. Handik ia laurogei urtera, lekuko bat gauza izan zen non hilobiratu zituzten zehatz esateko eta 2016an berreskuratu zituzten haien gorpuzkinak. Oiezkin fusilatutako beste bat ere badu gogoan (GR 225eko Usetxi saihesbidea doan lekua), baina kasu honetan ezin izan zen leku zehatza identifikatu. Bai du gogoan anonimoa hobiratu zuten bidearen albo batetik Eugi herria ikusten zela (garai hartan ez zegoen urtegirik).

Azkenik, eta gure GR 225en ibilbidetik oso hurbil egoteagatik, aipatzekoa da bi iheslariren gorpuzkinak izango dituen hobia Leranotz inguruetan, Saigotseko bide zaharrean. Joaquin Lusarreta herritarrak esan zuen zein leku zen 79 urte zituela hil baino hilabete batzuk lehenago.

Ihesak zorigaitz ugari ekarri zizkien arren, saiatuenak, beren indar ahulez oraindik fio zirenak, ez ziren errenditu eta ihes egiteko ahaleginean jarraitu zuten. Haien artean, Frantziako muga zeharkatzera iritsi ziren hiruak (beharbada lau, azken etapan adierazi bezala).

Distancia total: 17.87 km
Elevación máx: 836 m
Elevación min: 465 m