DÍA:
24/02/2018
DISTANCIA: 17,8 kms.
DESNIVEL: +881 m. / – 594 m.
TIEMPO: 5 h. 30´ / 6 h. 00´.
HORA DE SALIDA: 6:00 Bixera.
COSTE: 13 €

Arabako bira hirugarren urtez egingo dugu. Oraingo honetan Osma herritik aterako gara (568) eta herriaren atzeko aldetik, Ekialdera eramango gaituen pista batetik abiatuko gara. 200 bat metro egin ondoren, ezkerretara joko dugu Iparralderantz eta beste pista batetik jarraituko dugu kilometro batez. Toki batean, pistak gorantz egiten du aldapa leuneko malda luze batez, erkametz baso batetik, eta Ereabasterra mendi-tontorrera (1.103) iritsiko gara 5,3Km.

Tontorretik beste aldetik jaisten hasiko gara hainbat pistatatik, eta pagadi batera iritsiko gara (928 ) 8,8 km.

Basotik behera jarraituko dugu eta Nerbioi ibaiaren sorburuak eragindako kobazuloa eta ubidearen gainetik eta Santiago Mendiko otsotokira (836) 10,9 km.

Berriro hartuko dugu otsotokian sartzeko utzi dugun bidea eta berehala iritsiko gara Nerbioi ibaiaren jauziaren begiratokira (810) 11,5 km.

Nerbioi ibaiaren jauzia da Penintsularen ur-jauzirik handiena eta 222 metroko altura du. Gillarte eta Gibijo mendietan sortzen diren Iturrigutxi, Ajiturri eta Urita errekek bat egiten duten tokian du jatorria.

Amildegiaren ertzetik doan bidetik jarraitzen dugu eta arreta handia eduki behar dugu amildegira gehiegi ez hurbiltzeko, eta berriro pasako gara beste otsotoki baten ondotik (Otsotoki Zahara) eta Castilleta mendi-tontorretik, eta Esquina  Ruben izeneko tontor eta begiratokira iritsiko gara (920). 14,3 km.

Probintziako mugatik eta amildegitik beste kilometro batez jarraituko dugu, eta orientatzeko ohol batzuez seinaleztatutako bidegurutze batera iritsiko gara (931).

Ezker aldeko bidea hartuko dugu eta Cortón eko Urmaela pasa ondoren Santiago Mendira (889) joaten den pista gurutzera iritsiko gara. 16,8 km.

Pista eskuin aldetik jarraituko dugu, eta Santiago Mendiko erreserbaren sarrerako aparkaleku handira eramango gaitu. Han etapari bukaera emango diogu. (855) 17,8 km.


Volvemos a retomar la vuelta Araba por tercer año. En esta ocasión, salimos del pueblo Osma (568m.) y por detrás del pueblo, nos dirigimos por una pista en dirección Este. Hacia los 200m., giramos a la izquierda en dirección Norte para seguir otra pista durante 1 km. En este punto la pista comienza a ascender en larga pendiente, moderadamente inclinada por un bosque de Quejidos (Erkametzak), hasta llegar a la cima del monte Ereabasterra (1.103m.) (5,3Kms.).

Desde la cima, comenzamos a descender por la vertiente contraria por varias sucesiones de pistas hasta llegar a un bosque de hayas (928m.) 8,8 Kms. Seguimos bajando por el bosque y pasamos por encima de la cueva y el cauce que excava el nacimiento del Río Nervión para llegar a la lobera del Monte Santiago (836m.) 10,9 Kms.

Retomar el camino que hemos dejado para entrar en la lobera y enseguida llegamos al mirador del salto del Río Nervión (810m.) 11,5 Kms.

El salto del Nervión es el salto de agua más grande de la Península Ibérica, con sus 222 m. de altura. Tiene como origen la confluencia de los arroyos Iturrigutxi, Ajiturri y Urita, nacidos entre las sierras de Gillarte y Gibijo.

Seguimos la ruta por el borde del acantilado, teniendo mucho cuidado de no acercarnos al borde del precipicio, pasamos otra vez junto a otra lobera (Lobera Vieja) y el pico Castilleta (817m.), hasta llegar al pico y mirador llamado Esquina de Rubén (920m.) (14,3Kms.). Seguimos la muga provincial y el acantilado durante 1 km más y llegaremos a un cruce de caminos señalizado con unas tablillas de orientación (931m.). Nosotros cogemos el sendero de la izquierda y después de pasar por la Charca de Cortón llegaremos al cruce de la pista del Monte Santiago (889m.) 16,8 Kms.

Continuamos por la derecha siguiendo la pista hasta llegar a la barrera de la entrada a la reserva del Monte Santiago y el gran parking, donde estará el autobús (855m.) (17,8Kms.).

Distancia total: 18 km
Elevación máxima: 1094 m
Elevación mínima: 568 m
Total ascendido: 955 m
Total descendido: -668 m