26/05/2018 Puerto de Angulo-Artziniega

Comenzamos la etapa en el parking del Puerto de Angulo (725). Estamos en tierras burgalesas. Al poco de comenzar a caminar nos encontramos con los extraordinarios cortados que dan vista a la Cascada de San Miguel

DÍA: 26 /05/2018
DISTANCIA: 22,8 kms.
DESNIVEL: +753 m. / – 1260 m.
TIEMPO: 6 h. 30´ / 6 h. 45´.
HORA DE SALIDA:  06:00
COSTE: 13 €

Nota: Se recuerda que aquellos que realicen el pago por trasferencia bancaria indiquen en el asunto para que salida es el abono.

Comenzamos la etapa en el parking del Puerto de Angulo (725). Estamos en tierras burgalesas. Al poco de comenzar a caminar nos encontramos con los extraordinarios cortados que dan vista a la Cascada de San Miguel.

en subida continua entre hayedos y paralela a los cortados llegaremos a la Lobera de San Miguel (895), 2,3 kms.

Cruzamos una puerta y girando 90º a la izquierda nos encontramos en tierras alavesas. Seguiremos bordeando los cortes y ascendiendo suavemente por zona medio herboso -rocosa sin caminos o poco definidos hasta llegar al punto mas alto del día; una extensa loma de esta Sierra Salvada /Gorodel que se denomina Urieta (1117)  4,7 kms.

Descendemos y tras pasar una alambrada pasaremos junto a la entrada  de la Cueva de Curtiveranos . Una galería de grandes dimensiones y con una longitud de 500 metros, que en el otro extremo da vistas desde el escarpado hacia la parte burgalesa. Continuaremos bajando por el hayedo sin sendero definido hasta llegar al Portillo del Aro (992) 6,6 kms.

Aquí tomaremos una larga pista que nos bajará al pueblo alavés de Añes (438) 11,2 kms.  Tomaremos una carretera comarcal que une los pequeños pueblos del entorno y nuevamente casi hasta el final de etapa caminaremos por tierras burgalesas. Pasaremos por el barrio de Martijana (367), la Cascada de Peñaladros (359) barrio de La Abadia (381) 14 kms.

Aquí tomamos una pista, llegamos a unas bordas, Oseguera (435) y continuamos por una zona herbosa hasta llegar a un bosque en continua subida hasta salir a un cordal que nos llevará al Alto de la Horquilla (577) 16,9 kms.   Tomaremos una pista descendente que atraviesa un bosque y nos lleva al pueblo de Lorcio (400) 19,2 kms.

Continuamos por pista pasamos varios caseríos Las Barcenas de Cirión (370), Rozas de Cirión (345), bajamos junto al arroyo de Agüera, entramos en tierras alavesas y salimos a la carretera A- 2602 en el barrio de El Refugio a 3 kms. de Artziniega y 200 metros mas adelante finalizamos la etapa en el Bar Restaurante “El Fresno” (218)  22,9 kms.

Puerto de Anguloko parkingean hasiko dugu etapa (725). Burgoseko lurretan gaude. Ibiltzen hasi eta gutxira, ebaki paregabeak aurkituko ditugu; San Migeleko ur-jauzia ikusten da haietatik.

Igoera etengabean, pago artean eta ebakien paraleloan, Lobera de San Miguelera iritsiko gara (895), 2,3 km.

Ate bat igaro, eta ezkerrera 90º biratuz, Arabako lurretan gaude. Ebakiak inguratzen jarraituko dugu, eta suabe igotzen erdi belarrezko erdi haitzezko leku batean barrena, biderik gabe, edo gutxi zehaztutakoak, harik eta eguneko gain altuenera iristen garen arte: Gorodel mendilerro honetako muino zabal bat, Urieta izenekoa (1117), 4,7 km.

Jaitsi eta alanbre-hesi bat igaro ondoren, Curtiveranos kobazuloaren sarreraren ondotik pasako gara. Galeria handi bat da, 500 metroko luzera duena, eta beste muturrean, ikuspegiak ditu malkarretik Burgos aldera. Pagaditik jaisten jarraituko dugu, xendra zehazturik gabe, Portillo del Arora iritsi arte (992), 6,6 km.

Han, pista luze bat hartuko dugu, Arabako Añes herrira jaisten dena (438), 11,2 km.  Inguruko herri txikiak lotzen dituen eskualde-errepide bat hartuko dugu, eta berriz ere, ia etapa amaieraraino, Burgoseko lurretan ibiliko gara. Martijana auzotik pasako gara (367), eta Peñaladros ur-jauzitik (359) eta La Abadia auzotik (381), 14 km.

Han, pista bat hartu eta borda batzuetara iritsiko gara, Oseguera (435), eta belardi batetik jarraituko dugu, baso bateraino, beti gorantz doana, gailur-lerro batera iritsi arte; handik, La Horquilla gaineraino joango gara (577), 16,9 km.   Beheraka doan pista bat hartuko dugu, baso batean barrean, eta Lorcio herrira iritsiko gara (400), 19,2 km.

Pista batetik jarraituta, baserri batzuk pasako ditugu, Las Barcenas de Cirión (370), Rozas de Cirión (345); Agüera errekaren ondoan jaitsiko gara, eta Araban sartuta A-2602 errepidera aterako gara, El Refugio auzoan, Artziniegatik 3 kilometrora, eta 200 metro aurrerago amaituko dugu etapa “El Fresno” taberna-jatetxean (218), 22,9 km.