Etapa honetan Aralarko Natur Parkean sartuko gara. Otzaurtetik abiatuz, Aratz eta Aizkorri mendilerroak atzean utziko ditugu eta aurrerago Beriain eta Aralarko gailurrak gure begien aurrean izango ditugu.
Benetan basoaz disfrutatzeko etapa da. Alertzeak, pagoak, pinuak eta beste hainbat zuhaitz ikusteko parada izango dugu. Leku bakar batean errepidea eta etxeak ikusiko ditugu, hain zuzen ere Etxegarate portua zeharkatzen dugunean. Gainontzeko denbora guztian basoan ibiliko gara.
Zeharkaldian hainbat tontor gaindituko dugu: Intsusburu, Argonitz, Hirumugeta eta Zelatamuño. Halaber, Intsusburu, Berreona, Zelatamuño (1927an Aita Barandiaranek topatu zuena), Mintegitxuta eta Txaradigorriko trikuharriak topatuko ditugu.
Azkenean Lizarrustira iritsiko gara eta han bertan bazkaltzeko aukera izango dugu. Etapa luze xamar eta desnibel dezentekoa da baina nahi izan ez gero kilometro batzuk eta desnibel pixka bat kentzeko aukera izango da.