DÍA: 28/04/2018
DISTANCIA: 20,1 kms.
DESNIVEL: +1118 m. / – 741 m.
TIEMPO: 6 h. 30´ / 6 h. 45´.
HORA DE SALIDA: 6:00 Bixera.
COSTE: 13 €

Belandia herriaren sarreran hasiko dugu etapa, ur-askaren ondoan (350). 734 m egingo ditugu atzera autobusean etorri garen errepidetik, Barrio Medioko bidegurutzeraino. Handik, pista bat hartuko dugu Bizkaiko lurretatik barrena eramango gaituena, Tologorri edo Iturrigorri mendiaren oinetaraino. (547) 3,1 km.
Handik, abere-xendra bat jarraituko dugu, eskuinera doana, eta zeharkaldi luze bat egingo dugu Iturrigorriko gandorretik; azkenean aldapa handiagoa du, Menerdigako mendateraino iristen dena (1063) 6 km.
Orain gauden leku horretatik, dagoeneko Gorobel mendilerroan (Sierra Salvada), Moscadero gailurreraino, 8 km bat luze, 1060 eta 1130 metroko altitudean ibiliko gara eten gabe.
Orain, ezkerretik, ebakiduraren ondoan, arriskurik gabe jarraitzen da xendra batetik, eta atseden bat egingo dugu, Tologorriko azken igoera suabeari ekin aurretik (1073) 8,0 km. (Aialako bailararen ikuspegi politak). Ekialdera, aurreko etapetan egin dugun Gorobel Mendilerroa (Sierra Salbada) guztia ikus dezakegu, Urduñako portua, Txarlazo mendia, eta gure oinetan, Barrerillako mendatea (Lendoño Goikotik Gorobel mendilerrora igotzeko beste pasabideetako bat).
Bide beretik itzuliko gara, eta arin hartuko dugu ezkerretara, borda-leku batera iritsi arte (1085) 9,9 km.
Aurrera segituko dugu, igoera suabe batean, eta GR-282 topatuko dugu (Artzain-bidea), eta handik jarraituko dugu.
Burgos eta Araba arteko mugatik pasako gara, eta beste borda-leku batera iritsiko gara, Kobata Aterpea izenekora (1060) 12,8 km.
Pista bat gurutzatu eta zuzen jarraituko dugu borda artean, pista beretik, eguneko tokirik altuenera, Moscadero gailurra, iritsi arte (1138), 14,5 km.
Gailurretik, hegoalderako norabidea hartuko dugu, xendra batetik etengabe jaitsi eta jaitsiz, etapa bukatzen den arte, Burgos eta Araba arteko mugara berriz iritsi arte (935) 16,5 km.
Pixka bat gehixeago egingo dugu aurrera, norabide berean, Burgoseko probintziaren barruan, eta beste xendra batekin topo egingo dugu; hortik barrena, Anguloko portura iritsiko gara (725) 20,1 km.


Empezamos esta etapa junto al pilón de agua a la entrada del pueblo de Belandia (350). Retrocedemos 734 m. por la carretera que hemos venido en el autobús hasta el cruce de Barrio Medio, desde donde tomaremos la pista que nos llevará por terrenos de Bizkaia, hasta los pies del monte Tologorri o Iturrigorri. (547) 3,1 kms.
Desde aquí seguiremos una senda de ganado, que sigue a la derecha para efectuar una larga travesía bajo la cresta de Iturrigorri, que toma más pendiente al final para alcanzar el portillo de Menerdiga (1063) 6 kms.
Desde este punto que nos encontramos; ya dentro de la Sierra Salvada, hasta la Cima Moscadero que son unos 8 kms. de longitud, andaremos caminando continuamente entre una altitud de 1060 y 1130 metros.
Ahora por la izquierda, junto al cortado, se sigue sin peligro por una senda para efectuar un breve descenso antes de acometer la suave subida final al Tologorri (1073) 8,0 kms. (Bonitas vistas del Valle de Ayala).
Hacia el Este, podemos ver toda la Sierra Salvada (Gorobel Mendilerroa) que hemos hecho en anteriores etapas; el Puerto de Urduña, el monte Txarlazo y a nuestros pies, el portillo de la Barrerilla, otro de los pasos para subir a la Sierra Salvada desde el pueblo de Lendoño Goikoa.
Regresamos por el mismo camino y nos desviamos ligeramente a la izquierda, para llegar a una majada de bordas (1085) 9,9 kms.
Seguimos más adelante en un suave ascenso y nos cruzaremos con la GR-282 (Senda del Pastoreo) que la seguiremos sin abandonarla.
Pasamos por la muga de Burgos con Araba y llegaremos a otra majada de bordas, llamada Kobata Aterpea (1060) 12,8 kms.
Cruzamos una pista y seguimos derechos entre bordas por la misma pista hasta llegar al punto mas alto del día Cima Moscadero (1138) 14,5 kms.
Desde la cima tomamos dirección Sur en continua bajada hasta el final de etapa por una senda que baja a buscar nuevamente la muga de Burgos con Araba (935) 16,5 kms. Seguimos un poco más en la misma dirección
dentro de la provincia de Burgos y nos juntaremos con otra senda, que nos llevará hasta el alto del Puerto de Angulo (725) 20,1 kms.