Irungo Mendizaleak
Aficionados a la Montaña

Anboto 03-10-2015

Ibilaldia:  Arrazola – Zabalandi – Anboto – Zabalandi – Orixol – Oleta

Bizkaiko Atxondo herriko Arrazola auzoko plazatik irtengo gara. Gero San Migel eliza eta Mendia baserriko aintzineko aldetik pasatuz hormigoizko pista batetik barrena jarraituko dugu Atxekoa eta Goberra baserrietan barrena langa batera iritxi arte. 1.200 km. Hemendik aurrera bidea nahiko zuta bihurtzen da, han-hemenka marka hori zenbait daudelarik (aholkatzen dizuet erne antzean joateko, izan ere, bideko harriak aise aski libratzen baitira). Lehenbiziko aldapa gainditu ondoren, lepo batera iritxiko gara, eta hemen, Atxondo bailarako bista ederrak ikusi ahal izango ditugu, horien artean Axpe Marzana eta Apatamonasterioa. Denak ere Durangoaldekoak. 0.900 km (2,100).

Aurrera eginez, zailtasunik gabeko belarsoro luze bat gurutzatuko dugu, hain zuzen Anbotoko Mari Leizezuloaren Begia deituriko parajearen azpiko aldean dagoena. 0,200 km. (2.300). Bide zabalari jarraiki altuera hartuz joango gara pago batzuetara heldu arte (denboraleen ondorioz hainbat lurrera erorita daudenak), 0,400 (2.700). Hemendik laster Urkiolako Parke Naturalean sartuko gara eta luze gabe Zabalandi deituriko lepora iritxiko gara (Anbotoren ekialdearen ikusmira ederra). 0,700 km (3,400). Leku honetan pista bat hartuko dugu eta berari jarraituz Jai-leku aterpetxea eta Zabalandi iturria pasako ditugu. Gero langa batekin -eskuineko aldean atea duela- topo egin arte jarraituko dugu. 1,00 km. (4.400). Hemen pista utzi eta bidezior batetik gora egingo dugu, hain zuzen orientazio seinale-zutoin batera iritxi arte. Hemen banatzen dira Urkiola eta Anbotora doazen bideak. 0,400 (4.800).

Seinale-zutoinaren eskuineko aldetik gora hasten da Anbotorako igoera. Hasieran bidea harri eta pago artean barrena doa eta hainbat harri-multzo gidari daude han eta hemen. Goraxeago, ordea, pagoak desagertu eta bidea arroka artetik gora doa. Behin 1,282 m.ra iritxitakoan dago pasabide zail samar bakarra. 0,900 km. (5.700). Halere, denbora garbi eta leorrarekin ez du zailtasunik. Hainbat zatitan eskuak baliatu eta trepada txikiak egin behar dira.  (Bertigoa dutenek hobe ez pasatzea). Pittin bat aurrera egin eta Anboto 1.331 m. gainean egongo gara  0,100 km. (5.800), +1.176 m. gailurreraino pilaturiko igoera.

Jaitxiera Zabalandi leporaino igotako aurkako zentzuan egingo dugu (Nahi izanez gero, ekialdeko aiekatik jaitxi daiteke kontu handiz). Zabalandiko orientazio-zutoin ondotik irteten da Orixol kaskora eramango gaituen bidea, 2,500 km. (8,300).

Jarraian basoan sartuko gara Izpitzen mendebaldean barrena. Mendi hau zeharkatutakoan, harriz josita dagoen bidexka bati jarraituko diogu Lizeagako leporaino. Hemen zendutako mendizale baten plaka-oroigarri bat dago. 1,500 km. (9,800).

Aurrera egin ahal izateko ondo markaturiko bideaari jarraitu behar zaio eta aldapa gogor samarra igo Orixol gainera heltzeko 1.124 m. 2,000 km. (11,800) –  Gero, Santigurutz gailurretik 1.101 m. pasatuz Santigurutz ermitara 1,000 km. (12,800)  iritxiko gara. Behin hona ailegatutakoan, Arabako Oleta herriranz jaisten hasiko gara 0.400 km. (13.200). Lehenik bidexka ohian tartean barrena doa, baina gero pista hartzen da Oletatik basozainen etxera doan errepide hartzean dagoen etxe batera iritxi arte. 3.000 km (15.800). Azkenik, errepide zati bat egiten da berriro Oletara iristeko. 0,600 km. (16,400).

Oletan nahi dugunok menua jan ahal izango dugu herriko tabernan, beti ere aurrez zenbat lagunok jango dugun abisatuz gero.

DISTANTZIA : 16,400 km.
GORA-BEHERA: + 1.676 m. inguru / – 1.338 m. inguru
DENBORA : 6h. 00´ – 6h. 30´

Travesía:  Arrazola – Zabalandi – Amboto – Zabalandi – Orixol – Oleta

Salimos de la plaza del barrio de Arrazola, perteneciente al municipio vizcaíno de Atxondo. Pasamos por delante de la Iglesia de San Miguel y el caserío Mendia. Seguimos por una pista de hormigón hasta los caseríos Atxekoa y Goberra para llegar a una langa, que atravesaremos. 1,200 km. Desde aquí, el camino se empina en fuerte pendiente y señalizado con marcas amarillas que en varias ocasiones se pierden. (Recomiendo que vallamos todos con mucha atención, pues las piedras del camino se sueltan con bastante facilidad) . – Después de la primera pendiente, llegaremos a un collado con unas bonitas vistas del Valle de Atxondo, con los otros barrios de Axpe Marzana y Apatamonasterio. Pertenecientes todos al Duranguesado. 0,900 km.  (2,100)

– Más adelante cruzaremos una  larga pedrera sin dificultad, que está situada debajo del Ojo de la Cueva de Mari. 0,200 km. (2,300) – Seguimos subiendo por un buen camino hasta llegar junto a unas hayas (Varias de ellas caídas, después de un fuerte temporal). 0,400 km. (2,700) – Enseguida entraremos en el parque natural de Urkiola y llegaremos al collado de Zabalandi. (Hermosa vista del Amboto  por su cara este). 0,700 km. (3,400) – Desde aquí iniciamos una pista que pasa por el aterpe Jai-leku y la fuente de Zabalandi. Esta pista nos llevará hasta una langa, con una puerta a la derecha. 1,00 km. (4,400) –  Dejamos la pista y subimos por un sendero, que nos lleva hasta unas tablillas de orientación, donde se separan los caminos de Urkiola y Amboto. 0,400 km. (4,800)

– Justo a la derecha de las tablillas, se inicia la subida al Amboto. – Al principio el camino se entremezcla entre piedras y hayas siguiendo un caos de hitos. Más arriba desaparecen las hayas, para dejar el camino solo en roca. – A la altura de 1.282 s/m., está el único paso delicado. 0,900 km (5,700)(No tiene dificultad con tiempo claro y seco). En varios tramos, hay que hacer uso de las manos y realizar unas pequeñas trepadas. (Abstenerse de pasar los que tengan vértigo) . – Un poco más y ya estamos en la cima del Amboto 1.331 s/m  0,100 km. (5,800) +1.176 m. de subida acumulada hasta la cima.

– El descenso lo realizaremos en sentido inverso, hasta el collado de Zabalandi. (Se puede bajar por su cara este con mucho cuidado). – Justo en el poste de orientación de Zabalandi, sale el camino que nos lleva al macizo del Orixol. 2,500 km. (8,300)

– Entramos en un bosque de hayas en la ladera occidental del Izpitze. Bordeamos este monte y seguimos un sendero de piedras para llegar al collado de Lizeaga, donde hay una placa recordatorio de un montañero. 1,500 km. (9,800)

A continuación, el camino muy bien trazado, tiene que salvar una fuerte pendiente, para subir a la cima del Orixol 1.124 s/m. 2,000 km. (11,800) – Pasa

por la cima de Santigurutz 1.101 s/m. y llega a la ermita de Santigurutz 1,000 km. (12,800) –

Ahora empieza el descenso hacia el pueblo alavés de Oleta. Bajamos entre hayas  por un buen camino hasta llegar a una borda. 0,400 km. (13,200) – El camino sigue primero en senda por el bosque y después por una pista, hasta llegar junto a una casa que está justo al lado de la carretera que sube desde Oleta a la casa forestal. 3,000 km. (15,800) – Finalmente solo nos queda andar un tramo de carretera para llegar al pueblo de Oleta. 0,600 km. (16,400) –

En el pueblo de Oleta, los que estén interesados, pueden comer un menú en la Herriko taberna del pueblo. (Es necesario avisar con antelación el número de personas que van a comer) –

DISTANCIA:16,400  kms.  
DESNIVEL: + 1.676 m. aprox. / – 1.338 m. aprox.
TIEMPO: 6h. 00´ – 6h. 30´