Irungo Mendizaleak
Aficionados a la Montaña

Arabako itzulia lehenengo etapa – Vuelta a Alava 1º Etapa

kontrasta
Día:
30/01/2016
Distancia : 19,300 kms.
Desnivel : + 697 m. / – 520 m.
Tiempo : 5h.15´ – 5h. 30´
Etapa: Andoin-Kontrasta
Hora de salida: 07:00

La travesía empieza en Andoin (627m.) y la mayoría del camino discurre por estrechos caminos y hayedos. Comenzamos con una subida prolongada, que al principio es una pista y posteriormente se convierte en una calzada de piedra recientemente arreglada que nos conducirá hasta el puerto de Andoin (1022m.) 2,7 kms. Continuamos por una pista hasta llegar al cruce con la carretera montaña que sale al alto del Puerto de Opakua. 5,4 kms. Tomamos la carretera por la izquierda para llegar al Muro de los Navarros. (Curiosa separación en la muga provincial Araba/Nafarroa) . Seguir el muro de piedra lo más cerca posible, hasta volver a retomar la carretera que habíamos dejado anteriormente. 7,8 kms.
Por una senda paralela llegaremos al menhir de Itaida y al refugio alpino del Club de Montaña Manu Yanke. 9 kms.

El camino que sigue a continuación está muy poco definido. Se interna por un bosque de hayas intentando seguir la muga provincial hasta llegar a una langa, que atravesaremos en los Rasos de Aldarana 11,8 kms. Continuaremos por el hayedo junto a la alambrada y muga, para llegar a una gran roca que tiene en su cúspide el vértice geodésico de la cima del Aitzluze (1057m.) (Para subir hay que trepar unas escaleras metálicas) Seguimos por la muga; unas veces por Araba y otras por Nafarroa, hasta llegar a la cima del Murube (1133m.) 13,6 kms. (Bonita vista del Valle de Arana) . Hay que seguir con cuidado por el borde sur de la sierra de Entzia, hasta llegar a un paso de rocas, donde arranca un viejo y perdido camino que atraviesa una puerta metálica y va bajando serpenteando hasta la carretera del puerto de Opakua. 16,6 kms. (0h.52´) . Seguimos por la carretera A-2128 durante unos 400m., desde donde bajaremos por el campo para coger una pista que nos llevará al cruce de la A-2128 con A-4160 que va al pueblo navarro de Larraona.
Siguiendo por la A-2128 por una larga recta, llegaremos al pueblo de Kontrasta (820m.) 19,3 kms.


Zeharkaldia Andoinen hasten da (627m.) eta bide gehiena bidexka estuetan eta pagadietan barrena egiten da. Aldapa luze samar batekin hasiko gara; hasieran pista bat da, gero konpondu berria dagoen harrizko galtzada bilakatzen da; eta horrek Andoingo porturaino eramango gaitu (1022m.) 2,7 km.
Pista batetik jarraituko dugu Opakuako Mendate gainera ateratzen den mendi-errepideko bidegurutzeraino iritsi arte. 5,4 km. Ezkerreko errepidea hartuko dugu eta Nafarren Horma izenekora iritsiko gara. (Araba/Nafarroa lurraldeak bereizteko modu bitxia). Harrizko hormaren ondo-ondotik joan behar da berriro lehenago utzi dugun errepidera itzuli arte. 7,8 km.
Ondo-ondotik doan bidetxo batetik Itaidako iruinarrira iritsiko gara eta Manu Yanke Mendi Elkarteko mendi aterpera. 9 km.
Ondoren jarraitu beharreko bidea ez dago oso garbi. Pagadi batean barrena joan behar da, lurralde-muga jarraitzen saiatuz, langa batera iritsi arte; langa hori Aldaranako Ordokian zeharkatuko dugu 11,8 km. Pagadian barrena segituko dugu hesiaren eta mugaren ondotik, eta haitz handi bat dagoen tokira helduko gara, tontorrean Aitzluzeren tontorraren (1057m.) bertize geodesikoa duena. (Igotzeko eskailera mekaniko batzuk igo behar dira). Mugan zehar jarraituko dugu; batzuetan Araba aldetik, besteetan Nafarroa aldetik, Murube gainera iritsi arte.(1133m.) 13,6 km. (Bista polita, Haranakoa). Kontuz jarraitu behar da Entzia mendateko hego hegaletik, haitz pasarte batera heldu arte; han bide zahar eta galdu bat hasten da, metalezko ate bat zeharkatuko duena eta Opakuako mendateko errepideraino zeharka-meharka jaisten doana. 16,6 km. A-2128 errepidean egingo ditugu 400 metro inguru, eta han, mendian zehar jaitsiko gara pista bat hartzeko, A-2128 eta A-4160 errepideen arteko bidegurutzeraino eramango gaituena, eta handik Nafarroako Larraona herrira. A-2128 errepidean barrena zuzen luzen bat jarraituz, Kontrasta herrira helduko gara (820m.) 19,3 km.