Irungo Mendizaleak
Aficionados a la Montaña

Berroeta – Almandoz (Alubiada) 29 de Noviembre 2015

Día: 29/11/2015
Distancia : 14,1 kms.
Desnivel : + 774 m. / – 744 m.
Tiempo : 4 h.
Hora de salida: 07:30

Salimos de Berroeta (380 m.) y tomamos una pista asfaltada rodeada de prados. Iremos en suave y constante ascenso, llegaremos a zona boscosa y pasamos junto a Arotxeneko Borda 1,7 kms.

Pronto pasaremos sobre la tuberia de presión que baja a una central electrica y desde la altura comenzamos a divisar la regata de Marin que mas adelante la cruzaremos a traves de un puente 3,2 kms.

Desde el otro lado del río (400 m.) comenzamos una larga subida con variadas pendientes durante 5,5 kms. para llegar a la altura maxima del recorrido (870 m.). Durante este espacio pasaremos cerca de las cimas de Añamendi (713 m.), Bagoandieta (860 m.), Larrondo(923 m.).

En este tramo pararemos para almorzar junto a una borda cuando llevaremos 6,3 kms.
El punto mas alto del recorrido como hemos dicho (870 m.) coincide con el Camino de Santiago Baztanes, 9,3 kms.
Tomaremos este camino en sentido descente hacia la Benta de San Blas (700 m.)10,4 kms.
Aquí dejamos el Camino Baztanes y tomaremos una pista por la parte trasera de la Benta que por diversos senderos nos llevará a una pequeña cima Laztegi (755 m.)
Desde esta zona con bonitas vistas del entorno comenzaremos a bajar por pistas hasta el pueblo de Almandoz (410 m.) donde finalizara la etapa. 14,1 kms.

La comida será en el Restaurante Beola.

Berroetatik irtengo gara (380 m.), eta belardiz inguratutako pista asfaltatu bat hartuko dugu. Goranzko aldapa suabe batean joango gara, eta baso-gune batera iritsi eta Arotxeneko Bordaren ondotik pasako gara; 1,7 km.

Laster, elektrizitate-zentral batetik jaisten den presio-hodi baten gainetik pasako gara, eta goitik Marin erreka ikusten hasiko gara; aurrerago, gurutzatu egingo dugu, zubi batetik; 3,2 km.

Ibaiaren bestaldetik (400 m), igoera luze bat hasiko dugu, 5,5 km-tan aldapa askotarikoak igoz, eta horrela, ibilbidearen altuera goienera iritsiko gara (870 m.). Leku horretan, Añamendi (713 m), Bagoandieta (860 m) eta Larrondo (923 m) tontorretatik hurbil pasako gara.

Bide-zati horretan, gelditu egingo gara, borda baten ondoan hamaiketakoa egitera; 6,3 km.
Esan dugun bezala, ibilbidearen toki goienak (870 m) Santiago Baztanes Bidearekin bat egiten du; 9,3 km.
Bide hori hartuko dugu, beheraka, San Blaseko Bentarantz (700 m); 10,4 km.
Han, Baztanes Bidea utzi, eta pista bat hartuko dugu Bentaren atzealdetik, eta xendra batzuetan barrena Laztegi tontorrera iritsiko gara (755 m).
Inguruaren ikuspegi politak dauden leku horretatik jaisten hasiko gara pistetan barrena, Almandoz herriraino (410 m). Hor bukatuko da etapa. 14,1 km.

Bazkaria Beola jatetxean izango da.