Irungo Mendizaleak
Aficionados a la Montaña

Genevilla – Kripan

Panorama 2
DÍA
: 17/09/2016
DISTANCIA :
 21,3 kms.
DESNIVEL : + 848 m. / – 780 m.
TIEMPO :  5 h. 30´ / 6 h.
HORA DE SALIDA: 6:00 Bixera.
COSTE: 13 €
Coste no federados: + 3 €  del seguro.

Desde Genevilla (624m.), seguimos hacia el SO. por la NA-743 durante 80m., para girar a la derecha e introducirnos en el pueblo, atravesar y coger por la derecha el Camino de Carralaviña. En un bosquete, pasamos un puente sobre el Río Ega y giramos por la izquierda dejando el Camino de Virgaval. Seguimos por el Camino de Carralaviña y llegaremos a un bosque en suave ascenso que nos llevará a coger la Gr-1 (sendero transversal de Alava) y la Fuente de Montrigales. (740m.) 4,9 Kms.
Por la Gr-1, descendemos por el Barranco de Montrigales dentro de la Provincia de Navarra hasta llegar al Arroyo de Lava y el Camino de Arciara que viene del pueblo de Cabredo. (640m.) 6,5 Kms.
Siguiendo por la Gr-1, subimos a buscar la muga de Alava por unos puestos palomeros, para llegar a un cruce donde se divide el camino de Angostina. (Uno por Navarra y el otro por Alava). (767m.) 9,1 Kms.
Seguimos por la derecha el camino alavés para llegar al pueblo de Angostina (667m.). Pasando el pueblo, comienza una subida por un bosque para ascender a la cima de La Pedrera (877m.). Un poco más adelante está la bifurcación de La Horca (885m.) en la NA-7210 que viene de Bernedo (Alava), al pueblo navarro de La Población. 13,8 Kms.
Atravesamos longitudinalmente por su base toda la Sierra de Peña Alta y por una antigua calzada subiremos hasta la brecha del Puerto de Bernedo. (1070m.) 17,5 Kms.
Pasando el Puerto de Bernedo podemos ver las crestas afiladas de la sierra de Peña Alta. Hacia el Este, lejanas, La Población y el Ioar. Por el Oeste, se extiende la Sierra de Cantabria con sus cimas de San Tirso, Peña del León, Palomares, Cervera y terminar en cima del Toloño. Al Sur, a nuestros pies, el pueblo de Kripan y toda la Rioja Alavesa.
Iniciamos el descenso, primero por una zona boscosa para luego seguir entre campos de cereales, un depósito de aguas y llegar finalmente a Kripan (695m.) 21,3 Kms.

Pago Etapa Vuelta a Alava Genevilla – Kripan

Pago Etapa Vuelta a Alava Genevilla – Kripan

Genevillatik abiatu (624m), eta hego-mendebalderantz egingo dugu, NA-743 errepidetik, 80 metroan. Gero, eskuinera bira egin, eta herrian sartuko gara. Herria zeharkatu, eta, eskuinetik, Carralaviñako bidea hartuko dugu. Zuhaizti batean, Ega ibaiaren gaineko zubi bat pasatuko dugu, eta Virgavalgo bidea alde batera utzi, eta ezkerrera bira egingo dugu. Carralaviñako bidean aurrera jarraitu, eta malda txiki batean gora igotzen den baso batera iritsiko gara, GR-1 ibilbidera (Araba zeharka gurutzatzen duen ibilbidera) eta Montrigalesko iturrira (740m) 4,9 km.
GR-1 ibilbidean barrena, Montrigalesko sakanean behera jaitsiko gara, Nafarroa barruan, eta, handik, Lava errekara eta Arciarako bidera helduko gara; Cabredo izeneko herritik dator Arciarako bidea (640m) 6,5 km.
GR-1 ibilbidean aurrera, Arabako mugaren bila igoko gara, usoak ehizatzeko parada batetik, eta bidegurutze batera iritsiko gara; Angostinako bidea adarkatzen da bidegurutzean: adar batek Nafarroara darama, eta besteak, Arabara (767m) 9,1 km.
Eskuineko bidea (Arabakoa) hartu, eta Angostina izeneko herrira iritsiko gara (667m). Herriaren beste aldean, igoera bat hasten da baso batean gora, Pedrera gainera daramana (877m). Pixka bat aurrerago, Horcako bidegurutzea dago (885 m), NA-7210 errepidean; Bernedotik (Arabatik) dator, eta Nafarroara doa, Lapoblación izeneko herrira 13,8km.
Peñalta mendia oinaldetik luzetara zeharkatu, eta, galtzada zahar batean gora, Bernedoko mendateko arraileraino igoko gara (1070m) 17,5 km.
Bernedoko mendatea pasatu, eta Peñalta mendiko gailur zorrotzak ikusiko ditugu; ekialderantz, urrun, Lapoblación eta Joar mendia; mendebalderantz, Toloño mendilerroa: San Tirso, Peña del León, Palomares eta Cervera mendiak eta, azkenik, Toloño mendia; eta, azkenik, hegoaldean, gure oinetan, Kripan izeneko herria eta Arabako Errioxa osoa. Maldan behera, baso batean barrena lehenik eta zereal-soroen artetik eta ur- depositu baten albotik ondoren, Kripanera helduko gara (695m) 21,3 km.