Irungo Mendizaleak
Aficionados a la Montaña

Itziar-Azkoitia 12/12/2015

Día: 12/12/2015
Distancia : 21,100 kms.
Desnivel : + 1.300 m. / – 1.457 m.
Tiempo : 7h.00´ – 7h. 15´
Etapa: Itziar-Azkoitia
Hora de salida: 07:00

La travesía empieza en la zona industrial de Itziar (266m.), con una fuerte subida al Andutz (611m.). Bajamos al cruce de una langa y un collado con unas potzuas. Se bordea la cima del Saltsamendi por su cara Este, para llegar a unas bordas de pastores “Eztaiaundi” 4,200 kms (1h.45´), lugar donde enlazaremos con la Pr-Gi-44. Seguimos y llegamos a la GI-3293 junto a una borda. Seguir la carretera hasta una puerta a la izquierda, la cruzamos y tomamos un sendero en subida por una pinar, hasta volver a la GI-3293. Llegaremos a una curva con una torre de alta tensión 5,900 kms (30´). Dejamos la GI-3293 y giramos a la derecha por una pista de cemento que enseguida la dejamos para tomar un sendero que se interna en un pinar y va subiendo por la ladera del Agido, hasta llegar a un collado entre este monte y el Sesiarte. 7,700 kms. (37´)- “Buen lugar para almorzar”. Continuamos el descenso y retomamos la Pr-Gi-44. Pasamos por los caseríos Aitolaberri y Mugarrigain y llegaremos a un cruce desde donde subiremos a la cruz de Aittola 646m. Bajamos al parking del alto de Madarixa. (619m) 9,700 kms. (42´). Tomamos la Pr-Gi 137 que pasa por una borda y llega a unas tablillas de orientación con una bonita vista del pueblo de Zumaia 11,500 kms. (30´). Tras una subida pasamos por la fuente de Izki y llegamos al cruce de la pista que sube a la antena del Eskorta . Junto a la borda de Illarrako, haremos un corte de tres curvas de la pista para subir al Izarraitz (1.020m.), desde donde pasaremos a la del Erlo (1.032m.) 14,100 kms.(52´). Descenderemos a la pista para pasar junto a una charca de agua, y subir a la cima del Xoxote (892m.). Justo debajo de la cima está el refugio (Parada y refrigerio) 15,300 kms (25´). Saliendo del refugio, tomar un sendero por la derecha que pasa por encima de las bordas de Pagaluze y nos vuelve a llevar a la pista que baja del Eskorta. Bajamos durante 70 m. para girar 90º a la derecha y coger un sendero en fuerte pendiente. Pasamos por el barrio de Izarraitz, con los caseríos Arizaga, Aldako y Larregi. Doscientos metros más abajo, junto a una alambrada, dejar la pista y coger un sendero que pasa por un pinar desbrozado y llega al caserío Atano. Girar a la derecha por un prado en dirección a la tapia del cementerio. La bordeamos para salir al caserío Baldatxo 20,300 kms (1h25´). Seguir por la pista, y cruzar el puente del río Urola para entrar en Azkoitia por Julio Urkijo Hiribidea hasta el cruce con Izpiritu Deuna y Intxausti Kelea donde estará al autobús 21,100 kms (30´) (7h.00´).


Ibilbidea Itziarko industrialdean (266 m.) hasiko dugu eta lehenik Andutzera (611 m.) igoera gogor samarra izango dugu. Gero langa bat eta putzuak dauden lepo batera jaitsiko gara. Ondoren Saltsamendi kaskoa ekialdetik inguratuko dugu eta Eztaiaundira iritsiko gara. Bertan ardi-borda batzuek daude (1.45′ eta 4,200 km.). Hemen Gi-44 PR-rekin bat egingo dugu eta bideari jarraituz GI-3293-ra ailegatuko gara, bertan borda bat ere badago. Segidan errepideari jarraituko diogu ezkerreko aldetik irtenbide bat aurkitu arte, hemen bidexka bat hartuko dugu eta, pinudi baten barrena igoz, berriro ere GI-3293-rekin bat egingo dugu. Gero honi jarraituz errebuelta batera iritsiko gara, non tentsio handiko poste bat baitago (30′ eta 5,900 km.). Puntu honetan errepidea utzi eta eskuineko aldera hartuko dugu zementuzko pista baten barrena, nahiz eta berau berehala utzi beharko dugun, gero pinu tartean barrena doan xenda bati segituz, Agido mendi-magalean barna igoko garelako, beronen eta Sasiarte tartean dagoen lepo batera (37′ eta 7.700 km.). Leku hau hamaikatakoa egiteko ez da batere txarra… Jarraian jaitsi eta Gi-44 PR-ra ailegatuko gara. Ondoren Aitolaberri eta Mugarrigain baserrietan barrena pasako gara bidegurutze batera iritsi arte. Ondoren Aittolako gurutzera igoko gara (646 m.). Segidan Madarixako gainean dagoen parkinera beherunz egingo dugu (619m) (42′ eta 9,700 km.). Hemen Gi-137 PR hartuko dugu, eta berari jarraiki, borda baten bazterretik orientatzeko ohol txiki batzuek dauden lekura iritsiko gara. Bertan Zumaia aldea ikusteko ikusmira ederra dago (30′ eta 11,500 km.). Segidan igoeratxo bat egingo dugu Izki iturrira iristeko, eta bertatik Eskortako antera igotzen den bidegurutzera ailegatuko gara. Gero Ilarrako borda ondotik pasatuz pistako hiru bihurgune moztuko ditugu Izarraitzera igotzeko (1.020 m.). Jarraian Erlora (1.032 m.) (52′ eta 14,100 km.). Ondoren, pistara jaitsi eta ur-putzu baten albotik, berriro Xoxote mendi-kaskora igoko gara (892 m.). Justu gailurraren azpiko aldean dago errefugioa (mokadutxoa indarberritzeko) (25′ eta 15,300 km.). Etxearen eskuineko aldetik dijoan bidexka hartu eta Pagaluzeko borden gaineko aldetik pasatuz, Eskortatik jaisten den pistara eramango gaitu. Ondoren, 70 metro jaitsi eta 90º eskuineko aldera itzuriz, xenda hartu eta honek maldan behera Azkoitira eramango gaitu. Tartean Izarraitz auzoa eta Arizaga, Aldako eta Larregi baserriak pasako ditugu . Berrehun bat metro beherago -zerratura baten ondoan- pista utzi eta bidexka hartuko dugu, eta garbitutako pinudi baten barrena, Atano baserrira ailegatuko gara. Hemen, eskuineko aldetik, belardi baten barrena hilerri aldera joko dugu. Eta berau inguratu ondoren, Baldatxo baserrira aterako gara (1,25′ eta 20,300 km.). Gero pistari jarraituko diogu eta Urola ibaiaren zubia gurutzatu ostean, Azkoitian sartuko gara Julio Urkijo hiribidetik. Autobusa Izpiritu Deuna eta Intxausti kaleak bat egiten duten lekuan egongo da. (30′ eta 21,100 km.). Guztira 7 bat ordu.

Distancia total: 21821 m
Elevación máxima: 1008 m
Elevación mínima: 108 m
Total ascendido: 1420 m
Total descendido: -1592 m
Tiempo total: 06:44:07
Descargar

Calendario de Actividades

« Julio 2017 » loading...
L M X J V S D
26
27
28
29
30
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
1
2
3
4
5
6
Calendario de actividades

Facebook

Alta Montaña