Beteranoak Amezketa-Ataun 25/01/2018

Lehen gauza hasi aurretik, gure Irungo Mendizaleak elkartetik, Urte Berri On Beterano guztioi. Ea urte berria osasuntsu datorkigun. Eta besteak, beste.
Goazen orain gure harira. Ostegun hemezortzian burutuko dugu Mamen eta Manoloren eskutik hasi genuen Aralarko herri txikiei bira emateko proiektua. Amezketatik irten eta Ataunen bukatu, hemen hasi baiginen Aralarri buelta ematen. (Har zazute biok gure eskerrik beroenak).