Urretxu-Elgoibar 2015-11-14

Hasiera batean, etapa honetan Zumarragako RENFE geltokitik ateratzea aurreikusita zegoean, baina etapa gogor samarra, luzea eta bide erdian uzteko aukerarik ez duena denez, erabaki da Urretxu udalerriko Santa Barbara baselizatik hasita laburtzea.

1419860801-irimo_pano Día: 14/11/2015
Hora salida 6.30
Distancia 24,1 Km.
Desnivel: +970 m. / -1470
Tiempo: 6, 30 / 6,45 horas
Etapa: Urretxu-Elgoibar.

Hasiera batean, etapa honetan Zumarragako RENFE geltokitik ateratzea aurreikusita zegoean, baina etapa gogor samarra, luzea eta bide erdian uzteko aukerarik ez duena denez, erabaki da Urretxu udalerriko Santa Barbara baselizatik hasita laburtzea. Santa Barbara baselizako parkingetik irten (550m.) eta aldapa handi samar batekin hasiko gara, lehenengo tontorrera igotzeko: Irimo mendia (901m).

Xendra bat hartuko dugu, eta pista batera iritsiko gara. Aurrerago, pista utzi eta eskuinera joko dugu, borda-aterpe baten parera (Lizartxoeta). Aurrerago, iturri batera iritsiko gara (Lizar iturri)(715m.), bi borda-aterpe ondoan. Aldapa gogorretik jarraituz, Irimoko gurutzera iritsiko gara (850m.). Han, inguruaren ikusmira bikainak daude; parean: Zumarraga, Urretxu eta Legazpi. Oraindik, 300 metro inguru geratuko zaizkigu Irimo tontorrera iristeko (901m.) (1,8 kms.).

Handik, gailur-lerro luze batetik ibiliko gara, gora eta behera, eta Arrizuri, Txintxuleku eta Meaka tontorretatik igaroko gara. Ingurua eta inguruko mendiak ikusi ahal izango ditugu: Txindoki, Udalaitz, Aitzgorri, Anboto, Izarraitz, Izazpi eta Samiño, besteak beste. Gailur-lerroa utzita, Gaztelu Gain Elkarterantz jaitsiko gara, eta pista bat hartu eta Iturriberrin utziko gaitu. Leku horretan, mahaiak eta taberna bat daude (ziurrenik itxita), eta han egingo dugu geldialdia, hamaiketakoa egiteko. (7 kms.) Aurrera jarraituko dugu Elosua auzo sakabanatuan barrena, eta gure eskuinera Azkoitia eta Azpeitia herriak ikusiko ditugu, eta bestaldera, Antzuola, Bergara, Soraluze.

Gailurretan barrena jarraituko dugu berriz. Kerexeta-Goiegia (885m.)(11,3), Irukurutxeta (899m.)(13,6), Pagomuneta, Akelarre gailurretatik pasata, Karakate tontorrera iritsiko gara (750m.)(18,1). Eibar eta Elgoibar ikusten dira hortik. Handik, aldapa behera gogor eta luze batean, Elgoibarrera iritsiko gara (45 m.) (24,1 kms.) eta “Sigma Jatetxea” eta “Supermerkatu Dia”ren ondoan, industrialdearen barruan amaituko dugu.

Bazkaria, nork bere kontura; aukera izango da, zer ordutan iristen garen, leku horretan edo ondoko herrian bazkaltzeko.

 

Etapa inicialmente prevista con salida desde la estación de RENFE de Zumarraga, pero dado que es una etapa un poco exigente, larga y sin opciones de retirarse a medio camino, se decide acortarla e iniciarla desde la ermita de Santa Barbara perteneciente al termino municipal de Urretxu.
Salimos del parking de la ermita de Santa Barbara (550m.) y comenzamos con una exigente pendiente hacia la primera cima, el monte Irimo (901 m.).
Tomamos un sendero y llegamos a una pista; más adelante la dejamos y giramos a la derecha a la altura de una borda-refugio (Lizartxoeta), más adelante llegaremos a una fuente (Lizar iturri)(715m.)situada junto a dos bordas-refugio. Siguiendo por fuerte pendiente llegaremos a la Cruz de Irimo (850m.) con excelentes vistas del entorno con los pueblos de Zumarraga, Urretxu y Legazpi al frente. Todavía nos quedaran unos 300 metros para llegar a la cumbre del Irimo (901m.) (1,8 kms.)
Desde aquí caminaremos por un largo cordal con subidas y bajadas pasando por las cimas de Arrizuri, Txintxuleku y Meaka. Podremos observar el entorno con montes como Txindoki, Udalaitz, Aitzgorri, Anboto, Izarraitz, Izazpi, Samiño entre otros. Dejando el cordal bajaremos hacia Gaztelu Gain Elkartea, tomaremos una pista que nos dejará en Iturriberri, zona con mesas y un bar (probablemente cerrado) donde pararemos para almorzar. (7 kms.)
Seguiremos caminando por el diseminado barrio de Elosua, con vistas a nuestra derecha de los pueblos de Azkoitia y Azpeitia y a nuestra derecha Antzuola, Bergara, Soraluze.
Volveremos a seguir cresteando por las cimas de Kerexeta-Goiegia (885m.)(11,3 kms.), Irukurutxeta (899m.)(13,6 kms.),Pagomuneta, Akelarre y llegar a la cima del Karakate (750m.)(18,1 kms.) con vistas a Eibar y Elgoibar.
De aquí en fuerte y larga bajada llegaremos a Elgoibar (45 m.) (24,1 kms.) y finalizar la etapa junto a “Sigma Jatetxea” y un “Supermercado Dia “dentro de la zona industrial.

La comida, cada uno por su cuenta teniendo opciones según la hora de llegada, bien en la zona ó en el pueblo que está al lado.