Irungo Mendizaleak
Aficionados a la Montaña

Veteranos Lunbier-Leire

Subida Arangoiti
DISTANCIA : 15,0 kms.
DESNIVEL : + 990 m. / – 680 m.
TIEMPO : 4h. 50´- 5 h. 10´
HORA DE SALIDA: 07:00 Bixera.
COSTE: 12 €
Coste no federados: + 3 € del seguro.

Hona hemen hilabetearen hirugarren ostegunerako, Martxoak 17, egingo dugun irtenaldia.
Argi ordu gehiagokin eta Neguari bizkarra emana izango dugulakoan, gure Gipuzkoa “Recondita”ri “gero arte” esanda, eremu zabalagoetara joko dugu.

Lunbiertik, Arangoiti mendizerra zeharkatuz Leire Monastegira, hain xuxen.
Gure lagun Manuel Dominguez eta Mamen Agirreren eskutik.
Eurek lehen egina, duten trackaren gainetik ibiliko gera. Gidaritza ziurtatua txango honetan, arriskurik batere gabea.
Lunbiertik irtenda, (458 m), Salazar ibaia gurutzatuko dugu “Puente de Selva” deritzan zubi gainetik.
Poliki-poliki, Arangoiti mendizerraren aurreko ohianetan murgilduko gera, goruntzako igoera oso bide leunetatik, (el camino del Fayar), gabiltzalarik.
Hamaika kilometro goruntzako igoera “gozo” honetan egin eta gero, Arangoitiko mendi gailurrera iritsiko gera, (1.345 m).
Azken kilometroak izango dire mendizerraren bizkarraren gainetik, alde batera eta bestera paisaia ikusgarriak dastatzeko aukeran.
Arangoititik, El Rallar menditik pasata jaisten hasiko gera. Aldapan beherako bidea ere oso ikusgarria da, Leireko Mendizera bestealdetik ikusteko aukera izango dugularik. Orain Leire berehalaxe dago, (770 m).
Leire monastegia monumentu ederra bezain famatua da. Ikusgarria benetan. Nafarroako Erromaniko eraikuntzarik garrantzitsuenetakoa.
Irteera Bixeran, beti bezela, goizeko 7 tan. Eta bazkaria, ohiko moduan, nahi duenak etxetik ekarritakoakin edo bestela Leire Hospederiako menua. Horrela Monumentua bisitatzeko astia izango dugu.

Pagos online desde nuestra plataforma

Pagos Online

 

 


Esta es la excursión preparada para este 17 de Marzo, tercer Jueves del mes.
Con más horas de luz, en la esperanza de haber dado la espalda al Invierno y con un “hasta luego” a nuestra “Gipuzkoa Recóndita”,
nos adentramos ya en paisajes más abiertos. En concreto, en el que va desde Lumbier, por la Sierra de Arangoiti, al Monasterio de Leire.
Serán nuestros guías esta vez, Manuel Domínguez y Mamen Agirre, quienes ya han hecho antes esta travesía y sobre el track de la misma montarán nuestra excursión.
Saliendo de Lumbier, (458 m), cruzaremos el río Salazar por el denominado “Puente de Selva”, y poco a poco nos iremos adentrando en el sotobosque que nos llevará a la Sierra de Arangoiti. La subida la haremos por un camino, que sube muy “dulcemente” (El camino del Fayar).
Después de 11 kilómetros de suave subida, por este camino, llegaremos a la cumbre del monte Arangoiti, que da nombre a la Sierra, (1.345 m). Antes habremos recorrido unos cuantos kilómetros, a lomos del espinazo de la Sierra, contemplando a ambos lados de la misma, espléndidos paisajes, siempre con los Pirineos y el “mar” de Yesa como fondo.
De Arangoiti nos dirigimos a la cumbre del Rallar, (1.282 m), y a continuación iniciamos el descenso. El camino de bajada es de una gran espectacularidad, permitiéndonos ver los roquedales de la Sierra de Leire, desde su lado más vistoso. En seguida estamos en Leire, 770 m).
El Monasterio de Leire, Joya del Románico de Navarra y uno de los hitos iniciales del Reino es un monumento famoso y digno de visitar.
La salida desde la “Bixera”, a las 7 de la mañana y la comida, como de costumbre, quien quiera, al estilo tradicional, con lo que traiga de casa, y si no menú del día en la Hospedería del Monasterio. Así tendremos más tiempo para visitar el monumento.
Ostegunarte Lagunok. Hasta el Jueves.