09/03/2024 ITSASO ARTEAN / ENTRE MARES. ETAPA 5 AMAIUR – ALMADOZ

Salimos del arco de entrada a Amaiur/Maya, pasando por la iglesia de Nuestra Señora de la Asunción. Dejamos la localidad junto al molino rehabilitado y salimos a la N-121-B

Etapa luzearen eta laburraren hasiera berbera da.
Amaiurko sarrerako arkutik abiatuko gara, eta Jasokundeko Andre Mariaren eliza ondotik pasatuko. Herritik irtengo gara errota birgaituaren ondotik, eta N-121-B errepidera iritsiko gara. 150 metro aurrerago, errepidea utziko dugu eskuineko bazterbidetik, eta Urrasunerako bideari ekingo diogu errege-bide zaharretik. Autza gure ezkerrean ikusiko dugu. Urrasun Azpilkuetako auzo bat da, eta bertan dago Santiago ermita.

Urrasun zeharkatu eta eskuineko bidea hartuko dugu. Bideak Mendialde etxaldearen perimetroa inguratzen du. N-121-B errepidetik jaitsiko gara, errekasto bat gurutzatu ondoren. Kontuz ibiliko gara gurutzatzeko, eta NA-2600a hartuko dugu Arizkunerantz, Ordoki auzoko industrialdetik pasatuta. Ezkerrean Urtsua jauregia dago, XVI. mendeko konkistatzailearen jaiotetxea. Erretegiaren ondoren, 90º eskuinera egingo dugu, eta Berroa zubira iritsiko gara. Bertatik gurutzatuko dugu Baztan ibaia lehen aldiz. Galtzada bat dago bertan, eta Arizkuneraino igoko gara.

Errepidetik irtengo gara, eta 600 metro inguru aurrerago ezkerreko bidea hartuko dugu. Errekastoa gurutzatu eta haritz artean egingo dugu gora, pistatik. Errepidera aterako gara berriro, oso gutxi, eta eskuineko pista hartuko dugu, Bergara auzora bidean. Bertan dago Bergara jauregia izeneko leinuetxea dago, gotorleku itxurakoa.

N-121-B errepidera irtengo gara berriro, eta 800 m inguru egingo ditugu bertatik, ezkerretik atera arte. Baztan ibaiaren paraleloan doan pista batek Elbeteko lehen etxeetaraino eramango gaitu. Eskuinean Jaurola jauregia ikusiko dugu, XVII. mendeko eraikin barrokoa. Errege armadako kapitain eta Santiagoko Ordenako zaldun izandako Miguel de Vergararen oinetxea izan zen. Errepidea atzean utzita, Elbeten sartuko gara. Santa Kruz eliza ikusiko dugu, antzinako bidaiari, erromes eta pobreen ospitalea, 1288an dokumentatua. Baztan ibaiak bereizten du Elbete Elizondotik.

Elizondo zeharkatuko dugu, udaletxearen aurretik pasatuta, eta Jaime Urrutia kalea hartuko dugu. Pedro Ziga plazaren bidegurutzean, eskuinera egingo dugu eta Baztan ibaia zeharkatuko dugu. Haran osoa bustitzen du alderik alde, eta Oronoz Mugairitik aurrera Bidasoa izena hartzen du. Ezkerrera egingo dugu eta ibai ondotik joango gara, Braulio Iriarte kalean barrena. Baztan Berri plaza eta bertako eraikin modernoagoak atzean utzita, Uharte aldera egiten duen bide asfaltatu bat hartuko dugu, Lekarozeko lurretan.

NA-4404 errepide lasaian aurrera egingo dugu, ibaia zeharkatuko dugu, eta Iruritako errebote plaza delakora iritsiko gara. Bertan okindegi bat eta janari-denda bat daude. Errepidearen beste aldean Jauregia izeneko XV. mendeko leinuetxe bat dago.

Hemen amaitzen da etapa laburra, eta autobus batek jarraitu nahi ez dutenak jasoko ditu.
Aurrera jarraituko dugu, Berroeta aldera, NA-2540 errepidean, kilometro erdi bat baino pixka bat gehiago. Ondoren, ezkerretik irtengo gara, errepidearen zati handi bat saihesten lagunduko digun bidezidor batera. Igotzen hasita, Zigaurrera iritsiko gara (Zigako auzo bat). Herriko irteeran, Zigara doan bidea hartuko dugu.

Bertan, herria utziko dugu, eta errepidea berriz hartu. Hirurehun metro aurrerago, Apaizaren iturriaren ondotik igarota, ezkerreko bazterbidearen ondotik doan bide bat hartuko dugu. Trinitate ermitaren aurrien ondotik pasatzen da. Aniz eskuinean utziko dugu.
Xendrak errepidea zeharkatzen du eta azkenik Berroetara iristen da, Abartan mendiaren azpian. Berroetako plaza nagusia zeharkatuta, hego-mendebaldera egingo dugu, NA-121-A errepidera iritsi arte, eta azpiko tuneletik zeharkatuko dugu. Hartxintxarrezko pista batetik sigi-saga ibiliko gara zelai batzuen artean, eta Marin erreka zeharkatuko dugu. Jarraian, Zalditz izeneko eremuan gora egiten hasiko gara, gaztainadi oparo batean sartuta, Almandozera iritsi arte (etaparen amaiera).

Bazkaria
Etapa amaitzean bazkalduko dugu, Donezteben. Ez dugu jatetxerik erreserbatuko. Norberak erabaki dezala zer egin nahi duen.

Inicio conjunto de la etapa larga y la corta.
Salimos del arco de entrada a Amaiur/Maya, pasando por la iglesia de Nuestra Señora de la Asunción. Dejamos la localidad junto al molino rehabilitado y salimos a la N-121-B. En 150 metros dejamos la carretera por el arcén derecho y tomamos el camino hacia Urrasun: por el antiguo camino real. Tendremos el Autza a mano izquierda. A la entrada de Urrasun, barrio de Azpilkueta, se encuentra la ermita de Santiago.

Cruzamos Urrasun y tomamos un desvío a la derecha. El camino rodea el perímetro de la finca Mendialde. Descendemos por la N-121-B tras cruzar una regata. Cruzamos con precaución y tiramos de frente por la NA-2600 en dirección a Arizkun, pasando el polígono del barrio de Ordoki, A la izquierda se encuentra el señorío de Ursúa, casa natal del conquistador del siglo XVI. Atención, tras el asador giramos 90º a la derecha y llegamos hasta el puente de Berroa para salvar por primera vez el río Baztán. Un tramo de calzada asciende finalmente hasta Arizkun.

Salimos por la carretera y a unos 600 metros y tomamos un camino a nuestra izquierda. Cruzamos una regata y ascendemos entre robles por una pista. Tras salir brevemente a la carretera, tomamos una pista a la derecha hasta el barrio Bergara con su palacio de cabo de armería, de aspecto fortificado.

Desembocamos en la N-121-B y transitamos 800 metros por ella, dejándola por la izquierda. Una pista paralela al río Baztán nos acerca hasta las primeras casas de Elbete. A mano derecha podemos ver el palacio Jaurola, barroco del siglo XVII, que fue solar de Miguel de Vergara, capitán de la Real Armada y caballero de la Orden de Santiago. Tras la carretera entramos en el centro de la Elbete y vemos la iglesia de Santa Cruz, antiguo hospital de viandantes, peregrinos y pobres, ya documentado en 1288. El río Baztán divide Elbete de Elizondo.

Cruzamos Elizondo por delante del ayuntamiento y cogemos la calle Jaime Urrutia. En la intersección con la plaza de Pedro Zuga, torcemos a la derecha y cruzamos el río Baztán, que baña todo el valle y que pasa a denominarse río Bidasoa a partir de Oronoz Mugaire. Giramos a la izquierda y vamos paralelos al cauce por Braulio Iriarte. Tras la plaza Baztan Berri (Nuevo Baztán), de edificaciones más modernas, cogemos un camino y un tramo asfaltado para llegar al barrio de Huarte, en el término de Lekaroz,

Continuamos por la tranquila NA-4404, que salva el río y alcanza la plaza conocida como ‘del rebote’ de Irurita, donde encontramos una pastelería y un ultramarinos. Al otro lado de la carretera se encuentra el palacio Jaureguia de cabo de armería, del siglo XV.

Aquí termina la etapa corta y el autobús espera a los que no deseen continuar.
Seguimos avanzando en dirección Berroeta por la NA-2540 durante más de medio kilómetro. Entonces salimos por la izquierda para tomar un camino que ataja un buen tramo de carretera. Se inicia una subida hasta llegar a Zigaurre, uno de los barrios de Ziga A la salida tomamos el desvío hasta Ziga.

Aquí dejamos el pueblo para regresar a la carretera. Trescientos metros después de pasar junto a la fuente del Cura, cogemos un camino junto al arcén izquierdo que pasa junto a las ruinas de la ermita de la Santísima Trinidad. Dejamos Aniz a la derecha.
La senda entra y sale de la carretera y finalmente llega a Berroeta, bajo el monte Abartan. Atravesamos la plaza Mayor de Berroeta y rumbo suroeste descendemos hasta la NA-121-A, que salvamos por un túnel. Una pista de gravilla serpentea entonces entre unos prados y salva la regata Marín. Acto seguido comenzamos a ascender por el paraje de Zalditz, rodeados por una exuberante vegetación al abrigo del castañar hasta entrar en Almandoz (fin de etapa).

Comida
Comeremos al terminar la etapa. Iremos a Doneztebe. No se va a reservar restaurante. Cada uno es libre de hacer lo que considere más conveniente.

ETAPA LUZEA: AMAIUR ALMANDOZ
DISTANTZIA : 21 km
DESNIBELA: + 550 m.- 500 m
DENBORA: 6 h.

ETAPA LABURRA: AMAIUR IRURITA
DISTANTZIA: 12,6 km
DESNIBELA: + 150 m.- 200 m
DENBORA: 4 h

Autobusaren ordutegia
Cerillas 6:30h
Hondarribia 6:40 h
Anaka 6:50 h
Gurutze Gorria 6:55 h
Bixera 7:00 h
Behobia
(Autobideko Zubiaren azpian) (Debajo Puente Autopista) 7:05 h
Etxalarko Bentak 7:15 h

Se ruega puntualidad.

Tarifa:
Socios y abonados: 17 €
Resto: 20 €

Recordatorio:
Es imprescindible que todo el mundo esté federado.

Último día de inscripción:
Oficina:  7/02/24 antes de las 20:00 h.
Web:  miércoles 7/02/2024 antes de las 18:00 h

OHARRA: Etapa amaieran autobusera igotzeko oinetakoak txukun eduki behar dira. Aldatzeko. arropa eta oinetakoak eramatea gomendatzen da, batik bat euria ari badu.

NOTA:
Al acabar la etapa hay que subir al autobús mínimamente con calzado limpio. Se recomienda llevar una segunda bolsa de deporte con calzado y ropa para cambiarse
especialmente si es un día de lluvia.