Gaurko irteeran ez dago etapa motzik egiteko aukerarik, bitarteko puntuetan ez baitago autobuserako sarbiderik, jendez ustu baidire lur bazter hauek. Izkotik eta Ibargoiti haranetik irtengo gara, konifero-baso bat zeharkatzen duen pita batetik. Bukaeran 770 m-ko, etapako punturik garaienera iritsiko gera. Hemen Irunberri/Irunberriko saihesbidearen bidegurutzea dugu eta guk Zangozarantz abiatuko gara.
Salajones mendilerroko parke eolikotik gertu dagoen baso-pista batetik jaisten hasiko gara. Mendilerroaren gailurrean dago eta hortik segiko dugu, (Basobar sakanaren barnean gaude), kanada-pasabide batera iritsi arte. Irunberriko arroilaren ezkerretara begira, igoera txiki bat egingo dugu Oibar gaineraino (709 m), NA-534 errepidea pasa ta gero. Ondoren, pista lursail ireki batetik pasatzen da, zereal, mahats eta olibondo sakabanatuz josita dagoena.
Orain San Frantzisko edo Osasun iturria saihestu eta Rocafortera (Zangoza Zaharra) sartuko gara. Hemendik, ibilbide txiki bat eginez, Txosne tontorrera, (25 metroko desnibela), garai batean gaztelua zegoen lekua) igotzeko aukera izango dugu.
Rocaforte mendi-hegalean dago, hirira begira. Zangozako nukleo nagusia da. Erdi Aroan, kristauen eta musulmanen arteko eta hainbat erresuma kristauen arteko liskarren ondorioz, herriak mendi altu magaletan ezartzen ziren, zaintza- eta defentsa-funtzioak zituen gaztelu baten itzalean.
Zangoza X. mendean sortu zen, eta 1122an eman zitzaion burgo-karta. Jaitsiera amaitu ondoren, hirira sartuko gara zubia zeharkatuz. Lehenik eta behin, Santa Maria la Real elizakin topo egingo dugu. Kale Nagusitik hasita ibilalditxo motz baten ondoren autobusa zain dugun puntura iritsiko gera.
Bazkaria
Zangotzan, nun jan leku asko dago.