Hurrengo ostegunean Apirilak, 11 an izango dugu Erromes proiektuaren 11 garren txangoa.
Hirugarren osteguna Aste Santuan kokatzen da eta horregatik gure ibilera aurreratzen dugu aste bat.
Marauritik irten eta Zaldiaran mendatean bukatuko da.
Etapa luzeeraz ertaina, 15 kilometro paseak eta 850 metro inguruko altuera metatuakin.
Lehen partean Trebinoko herritxka txikietatik barrena ibiliko gera, zenbait tokietan misterioa azaltzen zaigularik. Gure Historiaren pasarte ilunak aztanen bidez aurrean jarriko zaizkigu gure irudimenari desafioa eginez.
Bigarren partean «Gasteizko Mendietan» murgilduko gera, laborantza lurrak atzean utzi eta mendi eta oihanetara gure pausoak zuzenduz.
Arrieta mendi tontor nagusia izango da gure eguneko gailurra (998 m), Hortik Zaldiaran mendatera (808 m), jaitsiera motza, bi kilometro t´erdietan autobusean gaude.
Irteera beti bezela «Bixeran», goizeko 7 retan eta bazkaria inguruko Jatetxe batean.
Ohiko «erromes» xehetasunak