Izena emateko epea irekitzen dugu Azaroko irteeran parte hartzeko. Berriro Huescan Pedro I hotelan, hartuko dugu ostatu
ETAPA 20 LOARRE – BOLEA “Motza”
DISTANCIA/DISTANTZIA: 11´20 km
DESNIVEL/DESNIBELA: +114 m – 229 m
TIEMPO/DENBORA: 3 h
Loarre herritik irtengo gara Anieserantz, landa-bide eta pistetan barrena.
Aniesen parean, ezkerretara, “De la Peña “Ama Birjinaren ermita ikusiko dugu.
Aurrerago, Santa Kiteria ermita ere ezkerretara utziko dugu eta aurrera jarraituz
Boleara iritsiko gera.
Hemen ezin dugu utzi bere ondare artistikoa bisitatu gabe, batez ere “De Santa Maria” cologiata bikaina, bere edertasunagatik nabarmena.
Etapa laburra da, Boleara iritsi eta kolegiata ikusteko modua izateko 14 orduetan ixten baita. Horrela Huesca hiriari bisitatxo txiki bat egiteko aukera izango dudgu. .
Boleako kolegiata: https://share.google/5kPEhhic7k7X9VW1L
ETAPA 21 BOLEA – HUESCA
Txango Luzea: Bolea – Huesca
DISTANCIA/DISTANTZIA: 23´10 km
DESNIVEL/DESNIBELA: +137 m – 307 m
TIEMPO/DENBORA: 6h 30´
Txango Motza: Bolea – Chimillas
DISTANCIA/DISTANTZIA: 16´60 km
DESNIVEL/DESNIBELA: +117 m – 257 m
TIEMPO/DENBORA: 5 h
Aurreko eguneko etaparen oso antzekoa. Boleatik jaitsi, erreka bat zeharkatu eta
pista bat hartuko dugu. Orain amildegi sakon bat zeharkatu eta gero Anzano izeneko gaztelu batera iritsiko gera. Ondoren, San Migel Betxakoa baselizatik gertu pasako gara.
Almendrondo, (almendroa), eta Zereal-soroen artean jarraitzen dugu (garai honetan dagoneko uzta bildua dagolarik, Chimillasera iritsi arte.
Herri honetan bukatzen da txango motza. Txango luzeak Hueskaraino jarraitzen du.
Hemen, Huescan ematen diogu amaiera aurtengo, 2.025 ko abenturari.