Etapa hau “Bortziri-Itzulia” originalaren aldaketa bat da.
Aldaketa honen bidez nahi dugu jatorrizko txangoa era bat aldatu eta errazagoa, ibilgarriagoa egin. Hain indartsu sentitzen ez denak gozoago egin dezan.
Etaparen hasiera Ibardinen da, (317 m¸ mugaren 13 zkia).
Benta Gorriaren atzetikan, errepide eta bidaxkaren gainetik, Okalarre Jatetxea atzean utziko dugu, Usategieta lepoara jaisteko, (280m).
Aurrera segi eta berealaxe Landagainetako lepoan gaude, (360 m).
Metro batzuk aurrerrago jarraitu eta eskuin aldera hartuta, Larrunerako bidea utzi, eta pista zabal eta gozo batetik abiatuko gera Kondendiagako lepora, (315 m, mugaren 32 zkia).
Orain eskuin aldeko pista hartuta, Lizuniagako leporaino jarraituko dugu, (220 m).
Errepidea gurutzatu, aurreko pistan sartu, Tiro Eremutik pasa eta NA-4410 errepidetik barrena abiatuko gera.
Bostehun metrotan, kontuz, aurrera segi ta Malet Ostatua baino pixkat lehenago esker aldera hartuko dugu, Suspela Auzo aldera.
Orain gidarien atzetik arazorik gabe, Berako karrika alde batera utzita, landa eremu gainetik, Toki Ona-Instituto Parkinera iritsiko gera, txangoa bukatuz.